Castúo
Castúo Extremadurako (Espainia) hainbat mintzaira izendatzeko erabiltzen den terminoa da. Izendapen horrek, beraz, nahasketa sor dezake, Caceresko probintziaren ipar-mendebaldean hitz egiten den extremadurera edo goi-extremadurera izendatzeko erabiltzen baita maiz, autonomia erkidego horretan mintzatzen diren gaztelaniaren aldaerak ere horrela izendatzen baitira.
Era zehatzagoan, castúoa Extremadurako gaztelaniaren aldaerak dira; extremadurera, ordea, asturleonera eta gaztelaniaren arteko trantsiziozko hizkuntza da. Gaztelaniaren aldaera extremadurar horien artean, horrela, erdi-extremadurera (medioextremeño) eta behe-extremadurera (bajoextremeño) deitutakoak nabari dira: bi-biek leoneraren eta portugesaren eragin txikia erakusten dute.
Hiztegi nahiz idaztarauak sortzeko saiakerak egon dira, normalean herri bakar bateko formak jasota.
Izenaren jatorria
aldatuCastúo izena Luis Chamizo Trigueros poeta extremadurarrak sortu zuen, Badajozen jaioa zenak: 1921eko bere El Miajón de los Castúos liburuan, Extremadurako nekazaritza eremuetako hizkera jasotzen saiatu zen. Idazleak bere liburuetan gaztelaniaren aldaerak jaso zituen, nahiz eta, esan bezala, izen horrekin gaur egun extremadurerari ere erreferentzia egiten zaion.
Castúoz idatzitako literatura
aldatuCastúoa literaturara bi egileen eskutik heldu zen: José María Gabriel y Galán eta Luis Chamizo. Gaur egun zenbait egilek dialekto hori erabili izan du. Liburu berrien artean hauek aipa daitezke:
- Luis Martínez Terrón: Primera antología de poesía extremeña (De Gabriel y Galán a Juan José Camisón), 2005.
- Juan José Camisón: Marabajas, 2002.
- José María Alcón Olivera: Requilorios, 1984. Castúoz idatzitako lehen eleberria izan zen.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Extremadurako hizkerei buruzko baliabide didaktikoak
- (Gaztelaniaz) Extremadurako hizkuntza kartografia
- (Gaztelaniaz) APLEx, Extremadurako hizkuntzen aldeko elkartea