Eva Esnaola Agesta (Urnieta, Gipuzkoa, 1960ko azaroaren 23a -) ultramaratoilaria da, beteranoen mailan Munduko errekorrak lortu dituena. Hernani Kirol Klubeko kidea da.

Eva Esnaola Agesta

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEva Esnaola Agesta
JaiotzaUrnieta1960ko azaroaren 23a (63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmaratoilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak Ultramaratoia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Ibilbidea aldatu

Spartathlon proban (Esparta eta Atenas arteko proba) parte hartu duen emakumezko euskaldun bakarra da eta hirugarren egin zuen 2014an. 247 km-ko distantzia 30 ordu eta 52 minututan bete zuen[1]. Beteranoen mailan Espainiako selekzioko kide da. 2022an Veronan izandako proban Espainiako selekzioan izan den kide adintsuena izan zen, 61 urterekin.

Mundu mailako errekor ugari ditu W55 eta W60 kategoriatan[2].

Palmaresa aldatu

Elite mailan aldatu

  • 100 km Espainiako txapeldun ordea (2): 2010, 2011

Beteranoen mailan (W55) aldatu

  • Munduko txapelduna 24 ordutan (2017)
  • Munduko txapeldun ordea 100 km (2016)

Munduko errekorrak aldatu

  • 24 ordu: 217,811 km (W55)[2]
  • 12 ordu: 126,309 km (W55)[2], 128,095 (W60)
  • 6 ordu: 71,371 km (W55)[2]
  • 100 km: 9:13:49 (W60)[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Recibimiento a Eva Esnaola tras el éxito logrado al culminar la dura y complicada prueba de Spartathlon» El Diario Vasco 2014-09-30 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) «Eva Esnaola, campeona del mundo veterana de las 24 horas con un registro de casi 200 kilómetros» El Diario Vasco 2017-07-04 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
  3. «Estadísticas Ultra Marathon DUV» statistik.d-u-v.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).

Kanpo estekak aldatu