Eustakio Etxauri Martínez

Eustakio Etxauri Martínez (gaztelaniaz: Eustaquio Echauri Martínez) (Aizkoa, 1873ko irailaren 20–Madril, 1953ko urtarrilaren 8) kazetari kontserbadore, filologo klasiko eta irakaslea. Poliglota, oso ezagunak izan dira hiztegigintzan egin zituen lanak.

Eustakio Etxauri Martínez
Bizitza
JaiotzaAizkoa1873ko irailaren 20a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1953ko urtarrilaren 8a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala lizentzia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, filologo klasikoa eta irakaslea

Biografia

aldatu

Iruñeko Apaizgaitegian Filosofia eta Teologia ikasi zuen Kazetari gisa bere aktibitatea Diario de Navarrarekin egon zen lotuta. Egunkari hori sortu zenean, 1903an, erredakzio-burua eta administratzailea izendatu zuten. 1905-1906 urtetan, bestetik, zuzendaria, izan zen. Garai horretan "Fradúe" izengoitiaz sinatzen zuen; bereziki ezaguna “Burla burlando” izeneko saila idazten zuen. Oso kontserbadore eta eskuinekoa polemika ugari izan zituen, tartean Iruñeko Apaigaitegiaren erretorearen aurkako bat oso gogorrra. Apezpikuak berak haren aurka jarri zen eta, azkenean, irainak zirela eta, lau urtetarako deserrira kondenatu zuten. 1906ko maiatzean egunkariaren zuzendaritza utzi zuen eta, 1907an, Frantziara joan zen. Ondoren Madrilera joan zen bizitzera; Madriletik egunkarian idazten jarraitu zuen. 1915ean egunkariarekin moztu zuen erabat eta buru-belarri irakaskuntzan sartu zen.[1]

1916an Madrilen Unibertsitatean Letrak ikasi zituen. Han Ramón Menéndez Pidalen ikaslea izan zen. 1920tik Cádiz eta Bartzelonako institutuetan latinaren katedratikoa izan zen. Bigarren Errepublikaren garaian El Siglo Futuro egunkari tradizionalistaren erredakzio-buruaren kargua izan zuen. Francoaren eta militarren estatu kolpearekin, bere ideiak zirela eta, Sevillara ihes egin zuen.

Gerra bukatu ondoren, 1940an, Madrilgo Cardenal Cisneros Institutua Greziera klasikoaren katedra lortu zuen. Halaber, Madrilgo Unibertsitatean sanskritoaren katedra lortu zuen. 1945an Alfontso X.a Jakitunaren enkomienda eman zioten.

Eleaniztuna

aldatu

Hamar hizkuntzez hitz egiten zuen: gaztelania, euskara, katalana, frantsesa, ingelesa, alemaniera, suediera, italiera, arabiera eta portugesa. Beste hizkuntzak ulertzeko gai zen. Urkoen arabera, neurri batean edo bestean, 33 hizkuntza ezagutzen zituen.

Hiztegiak

aldatu

Filologia klasikoan aditua, hizkuntza horien hiztegigintzan ospe handia izan zuen. Hona hemen ezagunenak:

  • Diccionario griego-español (Madril, 1940), José Manuel Pabónekin batera idatzita. Bere izena lehenengo edizioan agertu zen baina, ondoren, desagertu zen. Edizio ugari ezagutu ditu, irakaskuntzan oso ohikoak eta Vox argitaletxeak behin eta berriro berrargitatua izan zen.
  • Diccionario latino-español (Bartzelona, Librería Bosch argitaletxea, 1927). Edizio ugari ezagutu ditu, irakaskuntzan oso ohikoak eta Vox argitaletxeak behin eta berriro berrargitatua izan zen.

Eskuliburuak

aldatu
  • El examen de ingreso en el Bachillerato, 1927.
  • Literatura latina. Madril: Ministerio de Instrucción Pública, 1928.
  • Lengua latina. Segundo curso. Madril: Ministerio de Instrucción Pública, 1929.
  • Libro de lectura griega. Luis Ortiz Muñozekin batera, 1942.
  • Crestomatia latina, Atlas argitaletxea, 1946.

Itzulpenak

aldatu

Alemanierazko itzulpenak ere egin zituen:

  • Wilhelm Nestle: Historia de la literatura griega. Bartzelona-Buenos Aires, Labor, 1930.

Bibliografia

aldatu
  • Luis Sanz de Almarza: Eustaquio Echauri Martínez. Su vida y notas filológicas. Egilearen edizioa, 1992. ISBN 13: 9788460433347

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu