Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza 2017ko Kataluniako aferan

Eusko Jaurlaritzak izan zuen bitartekari lana Katalunia eta Espainiako gobernuen artean

2017ko udazkeneko Kataluniaren Independentzia Aldarrikapenaren aurrean, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bitartekari lana hartu zuen bere gain Kataluniako eta Espainiako Gobernuen artean.[1][2] Bitartekaritza lana 2017ko ekainaren 19an hasi zen eta independentzia aldarrikapena burutu ostean amaitu zen.[1]

Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritza 2017ko Kataluniako aferan
Irudia
Bitartekaritzako bi aktore nagusi, Carles Puigdemont eta Iñigo Urkullu. Puigdemont Urkulluren izendatze ekitaldira joan zen 2016an, Gernikan
MotaBitartekari
gertaera
biltzar
Honen parte da2017ko Espainiako krisialdi konstituzionala eta Kataluniaren Independentzia Aldarrikapena
Denbora-tarte2017ko ekainaren 19a - 2017
KokalekuKatalunia
Euskal Herria
Espainia
AntolatzaileaIñigo Urkullu Renteria eta Eusko Jaurlaritza
Parte-hartzaileak

Kataluniar abertzaleen aldetik Urkulluri bitartekaritza lanetan neutrala ez izatea leporatu zioten sarritan, estatu espainiarraren alde jartzen zelakoan eta bere helburu bakarra Independentzia Aldarrikapena bertan behera geratzea zela ere esan izan dute.[3] Iritzi berekoak ziren Euskal Herriko abertzale ezkertiarrak. Alderdi espainolista eta eskuindarrek Urkulluk bitartekaritza lana egin izana ukatu zuten eta "solaskide" hutsa izan zela adierazi zuten.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Urain, Jon O.. «Bitartekaritza baten frogagiriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  2. Telebista, Euskal Irrati. (2020-07-26). «"Proces"ean izan zuen esku-hartzearen agirietarako sarbidea eman du Urkulluk» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).
  3. Bitartekaritza, Puigdemont eta noren artean?. Naiz.
  4. Telebista, Euskal Irrati. «Casado: 'Baliteke Urkullu solaskide izan izana, baina inola ere ez bitartekaria'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-29).

Kanpo estekak aldatu