Euskal Kristau Demokrazia
Euskal Kristau Demokrazia (EKD) (gaztelaniaz Democracia Cristiana Vasca, EKD) euskal alderdi politiko kristau demokrata izan zen. Eskuineko alderdi ez abertzaleen artean euskal autonomia estatutuaren aldeko jarrera hartu zuen bakarra izan zen. Buruzagi nagusiak Julen Guimón eta Fernando Buesa izan zituen.
Euskal Kristau Demokrazia Democracia Cristiana Vasca (DCV) | |
---|---|
Sorrera | 1976 |
Egoitza nagusia | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Ideologia politikoa | Kristau demokrazia |
{{{webgunea}}} |
1976an sortua eta 1977ko hasieran legeztatua, "Konpromiso autonomikoa" izeneko agiria sinatu zuen 1977ko maiatzean, EAJ, PSE-EE-PSOE, EAE-ANV, EPK eta ESEIrekin batera. Bertan, hauteskundeetan aukeratutako euskal ordezkariek Autonomia Estatutua garatzea aldarrikatzen zen.
1977ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan hartu zuen parte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, non Equipo Demócrata Cristiano del Estado Español alderdiaren laguntza izan zuen. 25.000 boturekin (%2,58a) zortzigarren indarra izan zen, eserlekurik eskuratu gabe. Emaitzarik hoberenak Gipuzkoan izan zituen (botoen %5,02), batez ere, herrialde honetan UCD eta AP ez aurkeztearen ondorioz.
Emaitza txarrak zirela eta, alderdikide gehienak UCD alderdian sartu ziren. Hala ere, militante batzuek, tartean Fernando Buesak, Euskadiko Alderdi Sozialistan bukatu zuten.
Nahiz eta azken hiru hamarkadetan inongo jarduerarik ez eduki, EKD oraindino erroldatutako alderdia da.