Euskal Herriko ospakizuna (Antigua, Donostia)
Euskal Herriko ospakizuna (Antigua, Donostia) (gaztelaniaz: Celebración vasca (El Antiguo, San Sebastián) 1890. urtearen inguruan Darío de Regoyosek eginiko margolana da.[1] Asturiar margolariak beti Donostiarekiko sentimendu berezia izan zuen, eta hiria behin baino gehiagotan haren lanen protagonista izan zen. Urte batzuk geroago, 1906an eta 1907an, Regoyos Donostian bizi izan zen, Trueba kaleko 8.ean. Euskal Herriko ohiturak eta pertsonaiak, bestetik ere, bere interesekoak ziren.
Euskal Herriko ospakizuna (Antigua, Donostia) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea | Darío de Regoyos |
Sorrera-urtea | 1888 |
Izenburua | Basque Celebration (dance at El Antiguo, San Sebastián) |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 735 (![]() ![]() |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Kataluniako Arte Museo Nazionala |
Bilduma | Kataluniako Arte Museo Nazionala |
Inbentarioa | 065614-000 |
EzaugarriakAldatu
Margolan honetan txistulariak eta dantzariak, paisaiarekin batera, protagonistak dira. Hamaika dira azaltzen zaizkigun pertsonaiak, ziur aski festa eguneko erromerian. Lau emakume dantzatzen duten bitartean beste lau begira daude. Eszena hiru gizonekin osatzen da: txistularia, atabala jotzen duen bestea eta begira dagoen hirugarren bat.
Hondoan, pertsonaiek duten garrantzi parekoarekin, Donostiako paisaia ikusten da. Margolanak garaiko Donostiaren gaineko informazioa ematen du: Urgull mendia, eta Parte Zaharra zehaztasun handiz ikus daitezke; atzean ere Ulia dago baina ez hainbeste zehaztasunez. Itsasontzi batzuk badian zehar ere ikus daitezke. Santa Klara uhartea ez da agertzen eta horrek erromeria egin zen tokiari buruzko datuak ematen dizkigu ere bai.