Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua

Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua edo EHGAM, Euskal Herriko gay eta lesbianen mugimendua da.

EHGAM
Datuak
Izen ofizialaEuskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
Izen laburraEHGAM
MotaLGBTQ+ rights organization (en) Itzuli
HerrialdeaEuskal Herria
Prentsa-organoaGay Hotsa
GazteriaGaztehgam
Historia
Sorrera1977
www.ehgam.eus
Twitter: EHGAM Edit the value on Wikidata


EHGAM-ek mugimendu pluralista, autonomo eta iraultzailetzat du bere burua. Euskal Herri osoa dauka jardueragune, tokian tokiko errealitate sozialera egokituz.[1]

Sorrera

aldatu

1977ko urtarrilean sortu bazen ere, 1983ko otsailaren 27ra arte ez zuten legeztatu. Euskal Herriko LGBT lehen elkartea izan zen,[2] eta gaur egun lanean dirau.


Antonio Kintana eta Imanol Alvarez izan ziren sortzaile nagusiak.

 
EHGAMek egindako kartel historiko bat.

Helburuak

aldatu

Homosexualitatearen askapena du helburu, eta sexu askapenaren prozesu orokorrean kokatzen da.[3]

Helburu nagusiak ondorengoak dira:[4]

  • Desio homosexualaren askapena, sexu askapen osoaren barnean.
  • Desio homosexuala gizakiaren sexualitate orokorraren eta desioaren osagarritzat jotzea.
  • “Homosexual” eta “heterosexual” maila ideologikoak gainditzea, zeren haiek mantentzea homosexualitatearen zapalketari loturik baitoa; eta egun nagusi den araua ezabatzea, arau horrek “rol” bipolar eta osagarriak (ar/eme, maskulino/femenino, aktibo/pasibo, menderatzaile/menderatu) ezartzen baititu giza harremanen arloan.
  • Ghetto homosexuala ez da norbanakoaren errealizaziorako gune egokiena, ez eremu afektiboan, ezta sexualean edo erlazioetakoan ere, esparru murriztu eta komertziala baizik. Izan ere, desio homosexualaren bizipena esparru horretara mugatzen saiatu da urteetan politika ofiziala, eta neurri handian horretan dirau oraindik ere.

Aldizkaria

aldatu

1977an Gay Hotsa izeneko aldizkaria argitaratzen hasi zen[5].

Kide historikoak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Nortzuk gara – Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua» ehgam.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  2. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1983-02-28). «El Movimiento de Liberación Homosexual del País Vasco, legalizado por Interior» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
  3. «Nortzuk gara – Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua» ehgam.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-05).
  4. «Helburu orokorrak – Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua» ehgam.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
  5. López Romo, Raúl.. (2008). Del gueto a la calle : el movimiento gay y lesbiano en el País Vasco y Navarra, 1975-1983. Tercera Prensa ISBN 978-84-96993-01-3. PMC 433516262. (Noiz kontsultatua: 2023-01-28).

Kanpo estekak

aldatu