Mikel Martin Conde

Euskal Herriko LGTBIQ+ aktibista
Mikel Martín Conde» orritik birbideratua)

Mikel Martín Conde (Errenteria, 1954ko irailaren 21a - Errenteria, 2023ko martxoaren 2a[1]) LGTBI aktibista eta EHGAM, EMK, ZUTIK, Alternatiba eta EH Bilduko kidea izan zen.[2]

Mikel Martin Conde

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMikel Martín Conde
JaiotzaErrenteria1954ko irailaren 21a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaErrenteria2023ko martxoaren 2a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakLGBT ekintzailea
KidetzaEuskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
Zutik
Alternatiba (alderdia)
Euskal Herria Bildu
Euskadiko Mugimendu Komunista
MugimenduaAntifrankismoa
Izengoitia(k)Mikela

Facebook: 100093318767610 Twitter: mikelaldia Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

16 urterekin hasi zuen militantzia politikoa.[3]

1979an Vicente Vadillo Santamaria Francis trabestia hil zuten Errenterian, eta handik hilabete batzuetara atera zen armairutik.[4] Garai berean, EHGAMeko talde bat existitzen zela Bizkaian jakin zuen, eta hango kideekin harremanetan jarri zen.

Euskal Herriko Gay Askapen mugimenduaren aurpegi ezaguna eta erreferentea izan zen. EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduaren militantea izan zen, beste hainbat kiderekin batera.[5]

Hies gaitzaren inguruko pedagogia lana egin zuen, eta estigmatizazioaren aurka borroka egin zuen. [6]

Militar espainiarren erasoa

aldatu

2005ean Espainiako Armadako lau militarrek jipoitu zuten Donostian eta honen ondorioz 137 egunez egon behar izan zuen ospitalean ingresatua. 2011 arte ez zen gertakari haiengatik epairik egon.[7] Mikelen esanetan "taxira nindoala, lau lagun ikusi nituen, nahiko jarrera bortitzean, kale seinaleak eta abarrekoak kolpatzen, ostikoka. Halako batean, niregana hurbildu, eta iraintzen hasi zitzaizkidan, zentzurik gabe" eta Ibarretxe Planaren eta ETAren aldekoa ote zen galdetzen zioten bitartean, konorterik gabe utzi arte[8][9]. Sei urte beranduago Donostiako Lurralde Auzitegiak bi urteko kartzela zigorra ezarri zien Mikel Martín Zutikeko kidea eta EGHAMeko bozeramailea kolpatu zuten bi militarrei. Epaileak probatutzat jo zuen lau auzipetuetako bik ostikoka eta ukabilka jo zutela Martín. Epailearen iritziz, beste bi militarrek ez zuten erasoa saihestu eta, ondorioz, 15 hilabetez isuna ordaindu behar izan zuten[10].

Horrez gain, kalte ordaina egin behar izan zioten Mikel Martín, beste bi akusatuekin batera. Orotara 7.600 euro ordainduko zizkioten, jasan zituen zauriengatik eta kalte psikologikoarengatik.

Alderdi politikoetan partaidetza

aldatu

Zutik eta Munduan Elkarlanean elkarteetan aritu zen Martin, baita Alternatiba eta EH Bildu mugimendu politikoetan. Errenteriako Udaleko LGTBI+ Aholku Kontseilua sortzen ere lagundu zuen.[11]

Aitortzak

aldatu

Herrigintzari bere bizitzan ekarpen asko egin zizkion eta OaingozHau mugimenduak omenaldia egin zion 2018ko Madalena jaietan.[12]

2023an, Kataluiniako Observatori Contra l´Homofobiak LGTBI kolektiboaren eskubide eta askatasunen borrokan egindako ibilbide aktibista nekaezina aitortu zion. [13]

2023an, Mikelaldia izeneko jardunaldiak antolatu ziren, Mikel Martinen omenez, Errenterian.[14]

Argazkiak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Mikel Martin hil da, EHGAMen ekintzaile historikoa» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  2. Erik, Gartzia(e)ko. (2023-03-02). «Motxila bete borroka zeraman luma askea» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  3. lehenetsia, Gune. (2023-03-02). «Mikel Martin Conde hil da» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  4. «Mikel Martin hil da, sexu askapenaren aldeko ekintzaile historikoa» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  5. Leonet, Julen Otaegi. «Mikel Martin EHGAMeko militantea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  6. (Gaztelaniaz) Astarloa, Iraitz. (2023-03-02). «Muere el activista por los derechos LGTBI Mikel Martin» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  7. «Mikel Martin: «Bono ministro ohiak ezbaian jarri zuen erasoa; zuzenketa eskatzen diot» - Oarsoaldeko Hitza» Oarsoaldeko Hitza 2011-01-14 (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).
  8. https://www.berria.eus/albisteak/8108/mikel-martin-zutikeko-eta-ehgameko-kidea-jipoitu-dute-ezezagunek.htm
  9. https://www.berria.eus/albisteak/20743/atzeratu-egin-dute-mikel-martin-ehgameko-kidea-jipoitu-zuten-militarren-aurkako-epaiketa.htm
  10. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/580068/bi-urteko-kartzela-ehgameko-kide-jipoitu-zuten-militarrentzentzat/
  11. Errenteriako LGTBI+ pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko ekintza-plana aurkeztu dute – Errenteriako Udala. (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  12. Ikerne, Zarate(e)ko. (2018-07-19). «Mikel Martin omenduko du bihar OaingozHau mugimenduak» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).
  13. Ikerne, Zarate(e)ko. (2023-05-15). «Mikel Martin Conde omenduko du Observatori Contra l´Homofobiak» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).
  14. (Gaztelaniaz) Muga, Aitziber. (2023-09-08). «Mikel Martin omentzeko Mikelaldia antolatu dute» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-09-18).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu