Euskadin, Castillan bezala

Euskadin, Castillan bezala euskal abestia da.

Euskadin, Castillan bezala
Imanol Larzabalen musika-lana
Egilea(k)Imanol Larzabal
Argitaratze-data1977
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen parte daLau haizetara
HitzakMikel Azurmendi
Bestelako lanak
MusikagileaImanol Larzabal

Imanol Larzabal abeslariak 1977an Lau haizetara albumean argitaratu zuen bosgarren kantua da, Mikel Azurmendik sortu zituen hitzak, eta Imanolen ahotsarekin famatu da. Larzabalek Gwendal taldearen laguntzaz grabatu zuen disko hori. Erbestetik itzulita hauxe izan zen legalitatean egin zuen lehenengo diskoa. Abesti guztiek konpromezu politiko handia erakusten zuten.[1]

Abestiaren hitzak aldatu

« Ene Segurako aitonak

ogia behar zuenean
Castillara joaten zen
jornalaritzara,
morrontzara.

Bere igitaia trebeenetakoa omen zen
bai, hori bai…
Hamar haur zituen gosez etxean
bai!, hori bai!

Castillako jornalariek
ogia nahi dutenean
Goierrira joaten dira
jornalaritzara,
fabriketara.

Kanpokoak pizkorrak omen dira peontzan
bai, hori bai…
Hamaika haur badute gosez etxean
bai!, hori bai!

Castillako soroez eta Goierriko tximiniez
ene aitona eta kastellanoak
jabe bazeneza,
euren haurren haseak
ez lukete ihes gehiagorik ikusiko!
ez Castillan, ez Euskadin.

»
Mikel Azurmendi[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Larzabal, Imanol. (1977). «Lau haizetara» www.badok.eus (CBS) (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  2. Imanolen Lau haizetara diskoko abestien hitzak.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu