Eusebius Jelous Nyathi

Eusebius Jelous Nyathi (Hwange, 1974ko abuztuaren 2a) zimbabwear elizgizon katolikoa da. 2023an Gokweko apezpiku bihurtu zen.

Eusebius Jelous Nyathi
4. elizbarrutiko apezpiku

2023ko ekainaren 23a -
Rudolf Nyandoro (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Gokwe (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaHwange (en) Itzuli1974ko abuztuaren 2a (49 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Bizitza aldatu

Deteko apaizgaitegi txikian ikasi zuen, eta gero teologia prestaketa ikastaroa burutu zuen Mazowen. Ondoren, filosofia eta teologia katolikoa ikasi zituen Chishawashako San Joan Fisher eta San Tomas Moro Apaizgaitegi Nazionalean. 2004ko ekainaren 17an apaiztu zen[1].

Hasieran, Deteko apaizgaitegi txikiko errektoreordea izan zen. 2005ean, Santa Maria elizako parroko izendatu zuten. 2008tik 2011ra Hwangeko elizbarrutiko pastoralaren arduraduna eta Deteko apaizgaitegi txikiko errektorea izan zen. Gero ikasketak burutu zituen Kanariar Uharteetako Teologiako Goi Institutuan (San Cristóbal de La Laguna). 2015etik 2022ra, hango teologia fakultateko buru izan zen. 2016an, San Joan Fisher eta San Tomas Moro Apaizgaitegi Nazionaleko errektore izendatu zuten[1].

2023ko ekainaren 23an, Frantzisko aita santuak Gokweko apezpiku izendatu zuen[1], eta irailaren 23an apezpiku ordenatu zuten San Paulo eskolan[2].

Ondorengotza apostolikoa aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Gokwe (Zimbabwe)» The Holy See 2023-06-23 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  2. (Ingelesez) Kugwa, Alfonce. «“Be an elder and stand for the truth”; new bishop of Gokwe Diocese told during his consecration» Catholic Church News 2023-09-27 (Noiz kontsultatua: 2023-12-09).
  3. (Ingelesez) «Bishop Eusebius Jelous Nyathi» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Kanpo estekak aldatu