Eusebio López

Eusebio Lopez» orritik birbideratua)

Francisco Javier Eusebio López Martínez (Lodosa, 1846ko martxoaren 5aTolosa, 1929ko martxoaren 11) inprimatzailea zen, Eusebio López izenez ezaguna[1].

Eusebio López
Bizitza
JaiotzaLodosa1846ko martxoaren 5a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaTolosa1929ko martxoaren 11 (83 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakinprimatzailea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Karlistaldia

Elias Lopez eta Blasa Martinez zituen guraso. Bere ume garaiaz ez dakigu gauza handirik. Gazte zelarik Bigarren Karlistaldia lehertu zen eta Eusebio soldadu joan zen. Karlos VII. erregearen zaldizko goardia-mutil ibili zelarik. Gerrak Tolosara eraman zuen. Bertan 1877an Juan Ignacio Mendizabal La Lama inprimatzaile tolosarraren alabarekin ezkondu zen eta argitalpen-negozioan sartu zen. Ezkontza horren fruitu Ixaka Lopez de Mendizabal euskaltzale eta politikari ezaguna izan zen.

Familia politikoaren inprimategia historikoa zen. Emaztearen aitonak, Francisco La Lamak, 1750ean sortu zuen eta hari alarguna, suhia (Juan Ignacio Mendizabal) eta alaba alarguna gero jarraitu zitzaizkion. Eusebiok inprimategiaren ardura hartu zuenean euskarazko obren publikazioak indar handia hartu zuen. Lehen mailako euskal idazleen lanak lehen aldiz argitaratu edo berrargitaratu zituen: Irazusta, Kardaberaz, Mendiburu, Arrue, Iztueta, Lardizabal edo Juan Antonio Mogel. Gaztelaniaz ere sona handiko lanak publikatu zituen Kanpionen gramatika edo Aizkibel eta Novia de Salcedoren hiztegiak.

Aipatzekoa da ere Juan Domingo Goitiaren Eusquerazco agricultura necazati euscaldunentzat guztiz egoqui datocen ejercicioac eracusten dituana nekazaritza-eskuliburuaren lehen edizioa egin zuela.

Bestetik, 1880aren bueltan Joan Esteban Zelaia Hernialdeko erretorearekin eta Frantzisko Maria Gorostidi Bidaniko erretorearekin liskar epistolar bat izan zuen Juan Irazustaren Dotrinaren berrargitaratzea zela eta[2]. Erretoreek zioten Irazustaren dotrina euskara txarrean idatzita egoteaz gain heretikoa zela, beraz ez zela berrargitaratu behar eta Eusebio jendea engainatzen ari zela dotrina horrek eskoletan eta elizetan ezin zelako erabili gotzainaren lizentzia ez omen zuelako. Eusebio jakina ez zetorren bat iritzi horrekin.

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Bidador, Joxemiel. (2001). Eusebio López. Impresor y vascófilo lodosano. Euskera XLVI, 2, 915-925 or..
  2. Larrarte Arregi, Enrike. (2016). Irazustaren dotrinarekin bueltaka. Oilategitik, 16. alea, 25-26 or..