Juan Irazusta
Juan Irazusta Alkizalete (Alkiza, Gipuzkoa, 1688 – 1772) Hernialdeko eta Alkizako erretorea eta euskal idazlea. Hernialdeko erretore moduan ezaguna. Gaspar Astete jesuitaren dotrina euskarara itzuli zuen, ikuspegi erlijioso zien linguistikotik polemika-iturri izan dena.
Juan Irazusta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alkiza, 1688 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1772 (83/84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Bizitza
aldatuAita, Joan Bautista, Aginaga baserrian jaio eta herriko arotz-hargina zuen; ama, berriz, Alkizalete etxeko Katalina Alkizalete. Juan Mendia etxean jaio zen, gaurko Mendiko Etxen[1]. Lau anai-arrebetan zaharrena zen. Bere senideak, Maria Josefa Etxabeko herriko notarioarekin, Martin Hernialdeko Igor baserrira eta Martin Jose Errezilera ezkondu ziren.
Migel Irazusta eskultore alkizarra eta herriko lehen alkatea lehengusua zuen.
1714an, Pedro Aguado Iruñeko gotzainak aitortzak eta sermoiak egiteko baimena eman zion Juani, ordurako apaiz baitzen.
1716an Hernialdeko erretore izendatu zuten eta horrela ibili zen 1752a arte. Hernialden egin zituen urteetan hainbat lan aipagarri eginarazi zituen, parrokiako bi alboetako aldareak eta hilerria, besteak beste.
1752 jaioterriko erretore izendatu zuten eta bertan aritu zen hil arte. Urte haietan, Alkizako elizan hobekuntza nabarmenak egin ziren: zoru osoa berritu, sepulturak, harlanduzko erdiko pasabidea, gizonezkoen eserlekuen azpiko zorua, korupeko arkua eta zurezko zortzi aulkiak esaterako. Santiago ermitarako bidean, 1762- 1763 urteetan, gurutze bidea tailatu zuen Martin Karrera arkitektoak.
Juanek bere bizitzan ondasun handiak pilatu zituen. Hernialdeko Igor baserriko ilobei utzi zizkien ia ondasun denak. Ondasunen artean Alkizako Eleizegi Garaikoa, Garmendia, Gilisagasti, Mendia eta Urruzola Azpikoa baserriak eta dirutan kopuru handia, berak gehien bat herentzien bidez eskuratutakoa. Halaber, Alkiza eta Hernialde bi herrietan mezak emateko kaperautzak fundatu zituen.
Obra
aldatuIrazustak idazlan bakarra publikatu zuen. 1739an Gaspar Astete jesuitaren dotrina argitaratu zuen Iruñean euskarara itzulita Doctrina Cristiana Aita Gaspar Astete Jesuitac erderaz compondua ipiñi zuan Eusqueraz D. Juan de Irazusta Erretore Hernialdecoac... izenburuarekin. Gaspar Astete-ren Catecismo de la Doctrina Cristiana (Madril, 1599) jatorrizko liburua hogeita hamar aldiz baino gehiagotan euskaratu da, euskalki ia guztietara gainera. Obra horren itzultzaileen artean Agustin Kardaberaz (1760) edota Juan Antonio Mogel (1805) ditugu adibidez[2]. Itzulpenak arrakasta izugarria izan zuen hasiera beretik nahiz eta alkizarrak darabilen euskararen kalitatea edo 'garbitasuna' askok zalantzatan jarri hasiera beretik. Esan daiteke Gipuzkoan beste autore batzuk idatzi edo euskaratu zituzten dotrinak zokoratu zituela. Milaka haur gipuzkoarrek Juan Irazustaren dotrinarekin ikasi zuten leitzen obra publikatu eta hurrengo 200 urteetan. Obrak 50 ediziotik gora izan zituen, atzena 1939an Lazkaoko Beneditarrek eginda.
Esan bezala hasiera-hasieratik sorrarazi zituen kezkak Irazustak usatutako euskara-moldea. Pentsa liteke garai hartan herri xeheak zerabilena izango zela. Honela idatzi zion Aita Manuel Larramendik[3] Sebastian Mendibururi
'... que no puede imprimirse con ese nombre, sin que luego lo mientan los bascongados, a lo menos acá en Guipúzcoa, porque ya tienen modernamente traducido el de P. Astete por el Rector de Henialde, y haviendose acabado la impresión 1ª, ha echo otra segunda, y en los lugares y casas saben el Astete en bascuence, y no tiene más defecto esta traducción de Hernialde que no ser tan limpio como pudiera su bascuence.'
Larramendi hil eta ehun urte pasata hizkuntzaren kalitatearen eztabaidak jarraitzen zuen. Tolosako Eusebio Lopez inprimatzailearen eta Hernialdeko eta Bidaniko erretoreen, Joan Esteban Zelaia eta Frantzisko Maria Gorostidi hurrenez hurren, artean hika-mika sortu zen 1880ko hamarkadaren hasieran[4]. Eusebio Lopezen inprimategiak Irazustaren obraren edizio berria kaleratu berri zuen inprimategi horren tradizioari jarraituz. Izan ere, ordura arte Eusebio Lopezen aurrekoek obraren 11 edizio publikatuta zituzten jada. Eusebiok bi inprimatu zituen: 1879an eta 1888an.
Erretoreen iritziz Irazustaren dotrina itzulpen txar bat zen eta ez zen gehiago argitaratu behar, baina Lopezek ez zien jaramonik egin eta gainera haien aurka zerbait esan omen zuen. Erretoreek 21 orrialdeko izkribrua idatzi zuten (1880ko abenduan) Lopezek esandakoak erantzuteko eta gero Lopezen erantzuna etorri zen.
Kepa Altonagak eztabaidaren bi pasarte oso adierazgarri dakarzki Back to Leizarraga bere lanean[5]:
Gorostidi:
''…¿Cómo podrían entender ni poco ni mucho las palabras Divinidadea, Trinidadea, perseveratu, revelatu, sabioa, medianeroa, clementea, (y peor aun clementisimoa: el vascuence no tiene superlativos en ísimo) verdaderamenté (tampoco tiene adverbios en ente) y otra infinidad de palabras parecidas á esas, que se encuentran en nuestro expresado Catecismo?... No las entenderían, en la suposición dicha, mejor que nuestros labriegos, que al pronunciarlas no saben absolutamente, ni pueden saber lo que dicen; siendo tristísimo observar, que ellos usan en el Catecismo muchísimas palabras de que, por desconocidas, no se sirven nunca en el lenguaje común; resultando de aquí que no comprenden lo que dicen en la doctrina precisamente, que es lo que más les interesa saber y comprender. ¿Qué falta hacen por otra parte en el Catecismo aquellas palabras, verdaderos barbarismos para un vascongado, pudiendo en lugar de ellas decir en su bella y limpia lengua; Jaungoicotasuna, Irutasuna, iraun, aguertu, jaquintsua, bitartecoa, biotzberaa, eguiaz?'
Eta Lopez:
Es un argumento pueril el que se emplea para combatir la traducción hecha por el Sr. Irazusta cuando no tenemos en bascuence términos propios o los ignoramos para expresar ciertos conceptos, especialmente sobre los dogmas. Y si se me dice que podía sin embargo haberlo hecho en vascuence más correcto contesto que el traducido por el Sr. Irazusta es más claro e inteligible que el del Sr. Gorostegui y que no tiene los defectos gravísimos en que ha incurrido éste. Por ejemplo, antes se decía en el Credo …concebitu zan Espiritu Santuaren…, ahora el Sr. Gorostegui nos quiere enseñar a decir …sortua izan zan Espiritu Santuaren… Sortu quiere decir crear, inventar, pasar del no ser, etc. Así se dice Jaungoicoac egin zuan mundua eta gauza gustiac ere berac sortuac dira, que quiere decir Dios hizo al mundo y todas las cosas han sido creadas por Él. Si se quiere pues decir que el hijo de Dios N.S.J.C. fue sortua en este sentido, que es el sentido genuino de la palabra y tal como lo entendería todo vascongado, es una verdadera herejía porque viene a negarse la hipóstasis divina. […] Pero Sr. D. Francisco, ¿dónde ha aprendido U. esa teología? ¡Persona de Dios! ¿En qué catecismo o autor católico ha visto U. ese modo de expresarse? ¿Pues U. mismo no nos ha dicho que hay tres personas en Dios cuando nos ha explicado el misterio de la Trinidad como U. la llama? Porque hasta ahora nosotros, ignorantes, decíamos Trinidad Santísima, pero esta voz de Santísima U. ha excluido de su catecismo sin duda por parecerle bárbara y nombra U. a secas Trinidadea, y aun para quitar a esta palabra su barbarismo porque huele a Castellano o a latín a Irutasun guciz santua le junta U. como correctivos el Irutasuna…Trinidade… Irutasuna voz vascongada significa así como cosa de tres.
Itxura batean, sesioa 1855ean Gipuzkoako Artziprestazgo Nagusiak Tolosan eginiko bilera batean erabaki omen zen batzorde bat eratzea Irazustaren dotrina zuzentzeko 'itzulpen txarra zelako. Batzorde horren kideetako bi aipatutako erretoreak ziren. 1879an bi bertsioak kaleratu ziren, Lopezek Irazustarena egin zuelarik. Lopezek esan omen zuen batzordearen izenean publikatutakoa ez zela batzordearena, bi apaizena baizik, batzordea deseginda zegoelako. Erretoreek, ordea, zioten Lopez jendea engainatzen ari zela gotzainak debekatuta baitzeukan Irazustarena elizetan eta eskolatan erabiltzea. Polemika horren baitan, erretoreek gaineratu zuten Irazustarena ez zela soilik txarra euskara mordoiloa zerabilelako, baizik eta pasarte batzuetan heretikoa zela. Ez dirudi salaketak arrakasta handia izan zuenik, Irazustarena gutxienez beste lau bider editutatu zelako eta 1936an jaiotako Pello Joxe Aranburu idazle eta irakasle alkizarraren lekukotasunak 1940ko hamarkadan oraindik baliatzen zela adierazten duelako[6]:
'Bi mendetan zehar, ia Gipuzkoa osoko milaka haurrok buruz ikasi genuen dotrina hori, makina bat aldiz, kostata eta beldurrez josita. Ez genekien haurtzaroko dotrina hura alkizar batek prestatua zenik.'
Heriotzaren 250. urteurrena
aldatu2022an Juan Irazusta hil zela 250 urte betetzen zirela aintzat hartuta Alkizako udalak erabaki zuen urteurrena aitzikia egokia zela haren figura berreskurtazeko eta euskal letretan merezi duen tokia ematen saiatzeko. Ospakizunean Euskaltzaindiak parte hartu behar zuela garbi zuen udalak 2021ko otsailaren 24an Inaki Irazabalbeitia herriko alkatea Andres Urrutia euskaltzainburuari gutun bat igorri zion non hauxe esaten zen[7]:
“Ez dugu oraindik zehazki diseinaturik nolakoa izango den omenaldia eta zein eduki izango dituen. Hori bai, Euskaltzaindia lankide izan nahiko genuke omenaldi horretan. Hortaz, gonbit egiten diogu gure Akademiari 2022an egingo dituen osoko bilkuretako bat Alkizan egin dezan. Horrek parada emango liguke osoko bilkuraren osagarri moduan ekitaldi akademiko-dibulgatibo bat antolatzeko.”
Euskaltzaindiak Zuzendaritzak, 2021eko maiatzaren 18an eginiko bilkuran onetsi zuen Alkizako udalaren eskaintza. Urriaren hasieran bi erakundeek adostu zuten egun egokiena 2022ko uztailaren 22a izango zela[7].
Urriaren hasierarako Urrutiari eginiko gutunean ekitaldiaz aipatutako diseinu zehatzaren gabezia argituta zegoen jada. Akademiaren bilera hiru ekimenez osatuko zen: Juan Irazustaren jaiotetxean oroitza-plaka jartzea, Irazustari buruzko monografia baten aurkezpena eta Irazusta eta bere garaiari buruzko erakusketa.
Josune Zabalak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo sailaren Hizkuntza-ikerketa ea koordinazio zuzendariak, konpromisoa hartu zuen urriaren 5ean alkateari zuzendutako e-mezu batean Irazustari buruzko monografia EJk finantzatuko zuela. Alkatea Miren Azkarate euskaltzainarekin jarri zen harremanetan monografiaren egilea bere ikasleetako bat izan ote zitekeen ikusteko. Azkarateren aholkuz EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketen departamentuko Blanca Urgell irakaslearekin jarri zen harremanetan udala. Urgellek bere departamentuko doktoregai Olatz Leturiaga Angoitia proposatu zuen liburua eskribitzeko. Olatzek proposamena onartu eta 'Juan Irazusta. Pertsona, garaia eta idazlana' liburu idatzi zuen[8].
Udalak uztailan Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Garbiñe Mendizalbalekin uztailean izandako bilera batean, Juan Irazustaren omenaldian Aldundiak parte izatea proposatu zion. Mendizabalek ongi ikusi zuen proposamena eta urrian bi erakundeek adostu zuten Aldundiak Irazusta eta bere garaiari buruzko erakusketa finantzatzeko ardura hartu zuela. Kultur Atelier enpresari eman zitzaion erakusketa antolatzeko ardura.
Aurreikusi bezala uztailaren 22an Juan Irazustaren omenaldia egin zen[9]. Goizean 10etatik aurrera Euskaltzaindiak ohiko hileroko bilera egin zuen Alkizako eskolan. Bilerako erabakirik inportanteena izan zen Patxi Zabaleta euskaltzain emeritu bihurtzen bere ordezko hautagaiak aurkeztea izan zen: Paula Kasares eta Castillo Suarez[10][11]. Bilera bukatutakoan, 13,30 htan, euskaltzainak eta udal ordezkariak Mendiko Etxera abiatu ziren Juan Irazusta etxe horretan jaio zela adierazten duen plaka inauguratzea.
Arratsaldeko 5etan 'Juan Irazusta eta bere garaia' erakusketa zabaldu zen Fagus-Alkiza interpretazio-zentroan Garbiñe Mendizabalek ordezkatu zuelarik GFA ekitaldian. Ondoren, bostak eta erdietan, San Martin Toursekoa elizan eman zitzaion hasiera 'Juan Irazusta. Pertsona, garaia eta idazlana' liburuaren aurkezpenari zeinetan Inaki Irazabalbeitiak, Andres Urrutiak, Bingen Zupiria EJren Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Olatz Leturiaga egileak parte hartu zuten[9]. Irazabalbeitiak eta Leturiagak azpimarratu zuten urtetan zehar Pello Joxe Aranburu alkizarrak herriko historiaz eginiko ikerketa ezinbestekoa izan dela liburua atontzeko datuak izateko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://www.oilategitik.net/14/artikuluak/joan-irazusta-alkizalete-1688-1772..
- ↑ Altonaga Sustatxa, Kepa. (2015). Back to Leizarraga. Pamiela ISBN 84-768-1886-6..
- ↑ (Gaztelaniaz) Tellechea Idigoras, Jose Ignacio. (1990). Manuel de Larramendi, S,J. Escritos breves. Kutxa, 163-164 or..
- ↑ Larrarte Arregi, Enrike. (2016). Irazustaren dotrinarekin bueltaka. Oilategitik, 16 alea, 24-25 or..
- ↑ Altonaga, Kepa 1958-. (imp. 2015). Back to Leizarraga. Pamiela ISBN 978-84-7681-886-2. PMC 913147611. (Noiz kontsultatua: 2020-07-25).
- ↑ Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2001). Alkiza auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950). Alkizako udala, 443 or. ISBN 84-606-3058-7..
- ↑ a b Alkizako udal artxibategia. .
- ↑ Leturiaga Angoitia, Olatz. (2022). Juan Irazusta. Pertsona, garaia eta idazlana. Eusko Jaurlaritza ISBN 978-84-457-3657-9..
- ↑ a b «Gorazarre egin diote Juan Irazustari bere jaioterrian - Alkiza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ «Euskaltzaindiaren osoko bilkura gaur Alkizan - Alkiza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- ↑ irudia, Komunikazioa eta. «Castillo Suarez idazlea eta Paula Kasares soziolinguista, euskaltzain oso izateko hautagai» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).