Eusebio Guilarte Mole
Eusebio Guilarte Mole (La Paz, Espainiako Inperioa; 1805eko urriaren 15a - Cobija, Txile edo Bolivia; 1849ko ekainaren 11) Boliviako politikari eta militarra izan zen, 1847ko abendutik 1848ko urtarrilera bitartean Boliviako presidentea.
Eusebio Guilarte Mole | |||||
---|---|---|---|---|---|
1847ko abenduaren 23a - 1848ko urtarrilaren 2a ← José Ballivián - José Miguel de Velasco →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | La Paz, 1805eko urriaren 15a | ||||
Herrialdea | Bolivia | ||||
Heriotza | Cobija, 1849ko ekainaren 11 (43 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | diplomazialaria eta politikaria | ||||
Gradua | jeneral | ||||
Biografia
aldatuSanta Ana de Yacuman kokatutako bidaiari eta merkatari espainiar baten seme naturala zen, Miguel Guilarte, eta Doña Lorenza Mole, Movima herriko buruzagia. Seminario Ikastetxeko ikasle zela gudaroste abertzalean sartu zen eta bere lehen ekintza Pichincha batailoiko Zepitako gudua izan zen.
Gero Andres de Santa Cruz-en armadan Peruko kanpaina egin zuen eta Yanacocha eta Uchumayoko guduetan parte hartu zuen, non zauritu zuten. Koronelera igo zuten eta Ingaviko guduan parte hartu zuen 1841ean, Peru-Bolivia Gerran. Brasilgo diplomatiko izendatu zuten.
Bere gobernuan, José Balliviánek Estatu Kontseiluko kide izendatu zuen. 1847ko abenduaren 23an, dimisioa eman zuen Ballivián jeneralak Boliviako presidente izendatu zuen. Hamar egun besterik ez zuen gobernatu, bere gobernu ahula José Miguel de Velascok bota baitzuen handik gutxira.
Boliviako kostaldean hil zuten, Cobijan, 1849ko ekainaren 11n.
Erreferentziak
aldatuBibliografia
aldatu- Boliviako historia (4. edizioa), Gisbert argitaletxea.