Eupeodes corollae
Eupeodes corollae sirfidoen familiako intsektua da[1]. Europan, Asian eta Afrika iparraldean aurkitzen dira. Helduak migratzaileak dira[2].
Eupeodes corollae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Diptera |
Familia | Syrphidae |
Generoa | Eupeodes |
Espeziea | Eupeodes corollae Fabricius, 1794 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Sirfidoetan ohikoa den bezala erlearen edo liztorraren itxura du eta nekazaritzarako onuragarria da, beldarrak landare-zorrietaz elikatzen baitira. Negutegietan esperimentalki erabili izan dira fruitu landaketatako izurriak kentzeko baina ikusi da azkenean fruitu gehiago jaten dutela afidoak baino.
Deskribapena
aldatuIntsektu txikia da, 6-11 mm artean neurtzen duena. Buru handia du eta begien artean aurpegi horia du. Abdomen beltzean marka hori pareak ditu, elkar lotzen ez direnak. Sexu dimorfismoa hortan nabaritzen da, 3. eta 4. tergitoetan arraren markak laukiagoak dira, aldiz emearenak estuagoak.
Bizi zikloa
aldatuMaiatza eta iraila artean ikusten dira helduak lorez lore hegan[3].
Iruditegia
aldatu-
Arra.
-
Emea.
-
Eupeodes corollae hegan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Stubbs, Alan E.; Falk, Steven J.. (1983). British Hoverflies: An Illustrated Identification Guide. British Entomological & Natural History Society, 253 or..
- ↑ Van Veen, M.P.. (2004). Hoverflies of Northwest Europe, Identification Keys to the Syrphidae. Utrecht: KNNV Publishing, 254 or. ISBN 90-5011-199-8..
- ↑ Marcos-García, Mª A.. (1981). Contribucion al conocimiento de los Syrphidae (Dipt.) de la zona noreste de la provincia de Salamanca. Bol.Asoc.esp.Entom., 4:, 157-171 or..