Syrphidae

Dipteroen ordenako zenbait intsektuz esaten da. Handiak dira, eta buru handia dute; bata bestetik aldendu samarrak dauden begiak, orban horiak dituen torax beltza eta hego handiak dituzte. Dimorfismo sexual nabaria dute.

Syrphidae Diptera ordeneko intsektuen familia bat da. Familiako kideei sirfido esaten zaie. Helduek erle edo liztorren antza hartzen dute eta loreetako nektarraz elikatzen dira.

Syrphidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaDiptera
SuperfamiliaSyrphoidea
Familia Syrphidae
Latreille, 1802
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaAphidoidea
Eguneko zikloaeguneko
Sphaerophoria scripta

Espezie batzuk nekazaritzarako oso onuragarriak dira landare-zorrien izurriei aurre egiteko[1].

Itxura

aldatu

Tamaina aniztasun handia dute, batzuek milimetro gutxi batzuk neurtzen dituzte eta beste batzuk handiak dira, Kolore arre iluna eta horia tartekatzen dute, abdomen aldean bereziki.

Buru handia dute eta begiak elkarrengandik oso aldenduta[2]. Hegaletan zain nabarmenak izatea da familiaren ezaugarrietako bat.

Beldarrek ez dute hankarik ez eta buru nabarmendurik ere. Hauek intsektutaz elikatzen dira[3].

Sailkapena

aldatu

6.000 espezie inguru existitzen dira 200 generotan banatuta. Lau azpifamilia ditu:

Erreferentziak

aldatu
  1. «Fauna mesedegarria - Sagarrondoen gaitzak - Gipuzkoako Foru Aldundia» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  2. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).
  3. (Gaztelaniaz) Biocom. (2021-04-20). «¿Qué es un sírfido?» Biocom (Noiz kontsultatua: 2024-07-01).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.