Eunate institutua Iruñeko (Nafarroa Garaia) D ereduko ikastetxe bat da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ikasteko aukera ematen duena. Iruñeko Txantrea auzoan dago, Ezkaba plazan.

Eunate BHI
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaTxantrea
Koordenatuak42°49′45″N 1°37′33″W / 42.829272°N 1.625856°W / 42.829272; -1.625856
Map
Webgune ofiziala

Ikasle kopurua aldatu

2017-18. ikasturtean, 493 ikasle zeuden ikastetxean DBHn eta batxilergoan banatuak.

Batxillergo aukerak aldatu

Eunaten, 1. batxillergoan hiru ibilbide nagusi daude: Zientzetakoa, letretakoa eta gizarte zientziak(mistoa). 

- Zientzetan, bi aukera daude: osasun zientziak(biologiarekin) eta zientzia teknologiak(marrazketa teknikoa).

- Besteak, gutxigorabehera tronkalak berdina dira.

Hala ere, Eunatek aukeragai asko hautatzea ahalbidetzen du. Lehenengo mailan, psikologia, anatomia,IKT, oral skills... hautatu dezakezu.

Bigarren mailan, Ibilbidearen tronkalak ez dira asko aldatzen. Zientzetan, osasun zientzetakoak kimika dute eta teknologiakoak fisika baizik. Letretan, ez da asko aldatzen. 2. batxillergoan, 1. mailan baino aukeragai gehiago daude. Hala nola, psikologia, IKT, administrazio, ekonomia...

Ikastetxearen baloreak aldatu

Eunate BHI-k kalitatezko bigarren hezkuntza ematen du. Ikastetxe euskaldun bat bezala, euskara zabaltzea da bere asmoa, guztiz euskaldun den hezkuntza bat eskaintzen. Horretaz gain, ikasleak bizitzarako ongi prestatzen saiatzen da zuzendaritzak, irakasleen bidez.

Urteko ospakizunak aldatu

Ikastetxe guztietan bezala, hainbat ospakizun egiten dira. Esate baterako, Olentzero eguna, Inautueriak, ikasturteko azken eguna etab.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.