Irabiagailua[1] edo irabiagailu elektrikoa[2] etxetresna elektriko bat da, elikagai bigunak irabiatu edo nahasteko, nahasketak eta saltsak esponjatzeko eta emultsionatzeko, eta arrautza-zuringoak elur puntuan muntatzeko aukera ematen duena.

Irabiagailu
Etxetresna elektrikoa, power tool (en) Itzuli, sukaldeko tresneria, agitator (en) Itzuli, cooking appliance (en) Itzuli eta mixer (en) Itzuli
Fabrikazioa
Diseinatzaileaezezaguna
Historia
Aurrekoahand beater (en) Itzuli
Ezaugarriak
Energia-iturriaenergia elektrikoa

Motor elektriko batek (normalean motor unibertsal batek) ardatz bat birarazten du, ardatz hori metalezko hagaxka batzuetara konektatzen diren hainbat engranajetara konektatuta doa. Biratzean, osagaien nahasketaren irabiatze-mugimendua eragiten dute.

Abiadura bat baino gehiago izaten dute, etengailu baten bidez elektronikoki edo mekanikoki kontrolatuta. Irabiagailuko lehenengo patentea 1856koa den arren, lehen irabiagailu elektrikoa Herbert Johnstonek asmatu zuen 1908an.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Elhuyar Hiztegia]
  2. Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  3. [1]

Kanpo estekak aldatu