Etxague (Itzagaondoa)

Itzagaondoko herri hustua, Nafarroa Garaian
Artikulu hau Itzagaondoko herri hustuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxague».

Etxague[1][a] (eguesibarreraz: Etxabe)[b] Itzagaondoa udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

Etxague
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaItzagaondoa
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaEtxague
Posta kodea31421
Herritarraetxaguear, etxabear
Geografia
Koordenatuak42°45′08″N 1°25′47″W / 42.75230769°N 1.42962125°W / 42.75230769; -1.42962125
Garaiera566 metro
Distantzia29,0 km (Iruñetik)

1300. urtean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Itzagaondokoa Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak etxaguearrak (eguesibarreraz: etxabearrak) ziren.

Etxague edo Etxabe toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Echague (1196)
  • Echague (1268)
  • Echassague (1284)
  • Echague (1366)
  • Echague (1534)
  • Achague (1591)
  • Gasteluzar (1744)
  • Echague (1800)
  • Echebe (1831)
  • Etxague (1996)

Geografia

aldatu

Etxague Itzagaondoa ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Itzagaondoa Zangozako merindadeko udalerria da eta Nafarroako hiriburutik 28 kilometrora dago. Udaletxea Ardatzen dago. Erliebe handiko ibarra da. Itzaga mendiaren magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.

Itzagaondoko klimaren ezaugarriak klima azpimediterraneoari dagozkio. Urteko batez besteko tenperatura oso aldakorra da altuera zein den, sei gradu gunerik menditsuenetan, eta 13 gradu herrigune eta hegoaldeko guneetan. Prezipitazioek ere antzeko aldakortasuna daukate, 800 hegoaldean eta 1.400mm edo gehiago mendietan. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 inguru izaten dira.

Jatorrizko basoetan pagoak, haritzak, ameztiak eta basa pinuak zeuden. Zoritxarrez, nekazaritzaren eragina dela eta, gaur egun 33 hektarea pago baino ez dago Itzagaondoan. Birlandaturiko pinu lariziar austriarrak (Pinus nigra) Izanozko gunean daude gehienbat, guztira 600 hektarea baino gehiago.

Estazio meteorologikoak

aldatu

Itzagaondoan dagoen Zuhatzu lekuan, itsasoaren mailatik 631 metrora, Nafarroako Gobernuak 1987an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


      Datu klimatikoak (Zuhatzu, 1987-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.0 17.0 22.0 27.5 31.0 36.0 35.5 38.5 34.0 28.0 20.0 16.0 38.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.1 7.9 12.0 14.7 18.6 23.9 26.9 26.7 22.5 17.3 10.7 7.5 16.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.3 4.6 8.0 10.7 13.9 18.6 20.8 20.9 17.6 13.5 8.0 4.6 12.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.6 1.4 4.0 6.6 9.3 13.3 14.8 15.1 12.7 9.7 5.3 17 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.5 -8.0 -9.0 0.0 1.5 5.0 9.0 9.0 5.0 0.0 -5.0 -7.0 -9.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 72.4 59.5 63.2 96.1 66.9 61.2 37.6 36.6 61.1 94.5 88.2 79.7 817.0
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 40.8 37.8 36.2 62.7 53.0 59.0 51.3 64.2 106.7 78.0 57.0 59.5 106.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.9 11.4 10.7 14.2 12.5 8.4 6.0 6.0 7.7 12.2 14.1 13.6 129.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.0 3.8 1.9 1.5 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 1.0 2.0 12.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia

aldatu

Oharrak

aldatu
  1. /et͡ʃáɣ̞ue/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban
  2. /et͡ʃáβ̞e/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Etxague - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
  4. Zuhatzuko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu