Etilen karbonato

konposatu kimiko

Etilen karbonatoa konposatu organikoa da (CH2O)2CO formula duena ester karbonikoen familiakoa. Etilen glikolaren eta azido karbonikoaren ester ziklikoa da. Solido kristalino gardena eta kolorgea da, apenas usainik duena. Fusio-tenperatura baxua du: 34-37 C[1].

Etilen karbonato
Formula kimikoaC3H4O3
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Motakonposatu kimiko
Masa molekularra88,016 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyKMTRUDSVKNLOMY-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia96-49-1
ChemSpider7030
PubChem7303
Gmelin178725
ChEMBLCHEMBL3181803
RTECS zenbakiaFF9550000
ZVG490120
DSSTox zenbakiaFF9550000
EC zenbakia202-510-0
ECHA100.002.283
CosIng33855
Human Metabolome DatabaseHMDB0252067
UNIIRGJ96TB7R7

Litio-bateriatan erabiltzen da.

Sintesia

aldatu

Etilen karbonatoa hainbat katalizatzaile kationiko usatuz etilen oxidoa eta karbono(IV) oxidoa erreakzionaraziz sintetizatzen da[2].

(CH2)2O + CO2 → (CH2O)2CO

Erabilera

aldatu

Etilen karbonatoa erretxina eta polimeroen disolbatzaile polar gisa baliatzen da. Plastifikatzaile moduan ere usatzen da.

Erabilera nagusia litio eta ioi-litio baterien elektrolitoen osagai gisa da[3]. Giro-tenperaturan solidoa denez beste karbonato organiko batzuekin nahasten da, hala nola, propilen karbonatoa. Azken belaunaldiko baterietan etilen karbonatoa ordezkatzeko joera dago bateriaren iraupena murrizten duten albo-erreakzioak eragiten dituelako[4].

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) PubChem. «Ethylene carbonate» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  2. (Ingelesez) Comerford, James W.; Ingram, Ian D. V.; North, Michael; Wu, Xiao. (2015). «Sustainable metal-based catalysts for the synthesis of cyclic carbonates containing five-membered rings» Green Chemistry 17 (4): 1966–1987.  doi:10.1039/C4GC01719F. ISSN 1463-9262. (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  3. (Ingelesez) Logan, E. R.; Tonita, Erin M.; Gering, K. L.; Li, Jing; Ma, Xiaowei; Beaulieu, L. Y.; Dahn, J. R.. (2018-01-03). «A Study of the Physical Properties of Li-Ion Battery Electrolytes Containing Esters» Journal of The Electrochemical Society 165 (2): A21.  doi:10.1149/2.0271802jes. ISSN 1945-7111. (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  4. «Etorkizuneko baterien bila» Berria 2024-07-20 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).