Estralurtar (filma)
Estralurtar (gaztelaniaz: Extraterrestre) 2011. urtean Nacho Vigalondok zuzendutako film luzea da.
Estralurtar (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Izenburua | Extraterrestre |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, zientzia-fikziozko filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Espainia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nacho Vigalondo |
Gidoigilea(k) | Nacho Vigalondo |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Nacho Vigalondo |
Argazki-zuzendaria | Jon D. Domínguez |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Espainia |
sayaka.es… | |
H. G. Wellsen Munduen Gerra klasikoa oinarri hartuta, Vigalondok estralurtarren inbasio batean herritar xeheek nola jokatuko zuten galderari erantzun nahi zion. Komedia giroan garatu nahi zuen istorioa, absurdora jotzen zuen trama baten bitartez.[1]
Zineuskadiren laguntzari esker euskarara bikoiztu zuten.[2] Torontoko Zinemaldian ez ezik, Donostiako Zinemaldian ere eskaini zuten.[3]
Sinopsia
aldatuJuliok eta Juliak ez dute elkar ezagutzen, baina ohe berean esnatuko dira, ezer oroitzen ez duten mozkorraldiaren ostean. Julio berehala maiteminduko da. Julia ez, ordea. Egoera nahiko deserosoa ez, eta Julio eta Julia ohartuko dira objektu hegalari ezezagun bat hiri gainean hegaka dabilela.[4]
Pertsonaiak
aldatu- Michelle Jenner: Julia.
- Julián Villagrán: Julio.
- Carlos Areces: Ángel.
- Raúl Cimas: Carlos.
- Miguel Noguera: telebista aurkezlea
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Komedia, estralurtarrekin» Berria 2012-03-21.
- ↑ Zineuskadi. Extraterrestre. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Zinea.eus. (2016/04/08). ETB1eko Zinez saioan Nacho Vigalondori eskainitako zikloa emango dute apirilean. .
- ↑ Donostiako Zinemaldia. Extraterrestre (Estralurtar) • Nacho Vigalondo. .
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Filma imdb.com webgunean