Estela (Rikardo Ugarte)

Estela (eskultura)» orritik birbideratua)

Estela Rikardo Ugartek 1960ko hamarkadan sortutako burdinazko eskultura bat da. Donostiako Nazioarteko Eskultura Bienalaren I. edizioan saritua, 1970eko urtarrilaren 20an inauguratu zen. Donostiako Mendeurrenaren plazan dago. Zinkez metalizatutako burdinaz eginiko hamar metroko egituran zehar, tamaina desberdinetako kubo hutsen arteko oreka-jokoan oinarritzen da eskultura.

Estela (Rikardo Ugarte)
Jatorria
Sortzailea(k)Ricardo Ugarte
Ezaugarriak
Materiala(k)burdina
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′45″N 1°58′50″W / 43.312583°N 1.980556°W / 43.312583; -1.980556
Map

Historia

aldatu

Jose Ramon Andaren Zeharki eta Nestor Basterretxearen Barojaren oroimenez eskulturak bezalaxe, hiru urtez (1969tik 1971era) antolatu zuen Nazioarteko Eskultura Biurtekoaren emaitza izan zen. 1970 urteko Donostia egunean (urtarrilaren 20an) inauguratu zen.

Irudi delikatuak eta estatua erromantikoak gogoko zituzten donostiar askorentzat, Estela izan zen eskulturaren abangoardiarekin izan zuten aurreneko harremana. Jarri zutenean, polemika biziak piztu zituen.

Erreferentziak

aldatu
  • AZURMENDI, NEREA. Bestelako begirada: eskulturak Donostian. Donostia, KTE,2005

Kanpo estekak

aldatu