Aingura (eskultura)
Aingura eskultura Donostia auzoen artean Nor-nai plazan (Trintxerpeko ainguraren biribilgunean) dagoen eskultura da. Pasaiako portuak 2008ko uztailean jarri zuen burdinazko egitura handi hau. Egilea den Rikardo Ugarte eskultorea 1942an jaio zen Pasai San Pedron eta gehien eskulturan nabarmendu bada ere orotariko lanak egin ditu bere ibilbide oparoan (argazkilaritza, poesia, grabatuak…).[1]
Aingura (eskultura) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Ricardo Ugarte |
Sorrera-urtea | 2008 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | burdina |
Genero artistikoa | arte publikoa |
Kokapena | |
Lekua | Trintxerpe |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′19″N 1°56′21″W / 43.32203°N 1.93915°W |
Plazaren izena (Nor-nai) Ignacia Zabalo Ballarin ilustratzaile eta marrazkilari aitzindaria izan zen. Bera eta bere anaia (John Zabalo Txiki) prentsako ilustratzaile lehenengoetarikoak izan baitziren.[2]
Historia
aldatuAingura Budapesteko nazioarteko erakusketan egon zen, eta gero, 1991. urtean, Pasaiako portuak obra bat eskatu zionean berrartu zuen lana Ugartek: “Kaiko aurreratze batean jartzeko lan bat eskatu zidaten, zati horretatik abiatu, eta han jarri zen”. Gerora, itsasontzien joan-etorria aldatu zela-eta, aingura kendu egin zuten. Urte asko eman zituen lurrean botata: “Bolumen txikiagoko eskultura bat erraz koka dezakezu; baina tamaina horretakoa, ez”. Ez ditu eta alferrik aingurak 20 metro. Urteak igarota, 2008an, portuko lehendakaria zenak bi espazio eskaini zizkion Ugarteri. Horietako bat izan zen, hain zuzen, Gomistegiko biribilgunea eta hori aukeratu zuen eskultoreak, Donostia eta Pasaiaren mugan.[3] Hasiera batean, lehen lekuan, eskultura gorri kolorekoa zen; gaur egun, aldiz, eskultorearen beste lanen moduan, burni herdoildua da bere ezaugarri nagusia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ricardo Ugarte, etxera bueltan. 2016-10-11 (Noiz kontsultatua: 2017-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «TXIKI ZABALO» www.txikizabalo.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-27).
- ↑ https://irutxulo.hitza.eus/2022/12/02/donostia-eta-pasaiaren-muga-ainguratu-duen-obra/
-
Aingura eskultura eta txirringa
-
Aingura eskultura Donostian
-
Trintxerpeko Nor-nai plaza aingurarekin