Ireki menu nagusia
Espainiako konkistatzaileek Mexikon bertako herritarrei egindako basakeriak Bartolomé de las Casasen arabera.

Espainiar elezahar beltza (gaztelaniaz: leyenda negra española) kontzeptuarekin Espainiako historiaren ikuspuntu negatiboa adierazten da. Horren arabera, Espainia intolerantzia, erlijio fanatismoa, krudelkeria eta obskurantismoaren lurraldea izango litzateke. Elezahar horren oinarrian absolutismoa, Europan zehar egindako protestanteen aurkako sarraskiak eta Amerikako espainiar kolonizazioan egindako izugarrikeriak egon daitezke;[1] izan ere, elezahar hori sarritan era manikeistaz erabili izan da.[2] Kontzeptua 1914an La leyenda negra y la verdad histórica liburuan Julián Juderías historiagile espainiarrak definitu zuen nahiz eta aurretik Emilia Pardo Bazán eta Vicente Blasco Ibáñez idazleek erabilia izana. Historikoki Filipe II.a Espainiakoa erregearen agintaldiaz hasiko litzateke. Espainian, haien aurkako gezurrezko kanpaina ideologiko eta propagandistikoa bezala ulertu izan da kontzeptu hau.

BibliografiaAldatu

  • Julián Juderías: La leyenda negra y la verdad histórica: contribución al estudio del concepto de España en Europa, de las causas de este concepto y de la tolerancia política y religiosa en los países civilizados. Madril: Tip. de la Revista de Archivos, 1914.
  • Julián Juderías: La leyenda negra: estudios acerca del concepto de España en el Extranjero. Bigarren argitalpen berritua eta osatua. Bartzelona: Araluce, 1917.
  • Joseph Pérez: La légende noire de l'Espagne. Fayard:2009. ISBN :9782213652917.

ErreferentziakAldatu

Ikus, baita ereAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Espainiar elezahar beltza