Esloveniako saskibaloi selekzio nazionala
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Esloveniako saskibaloi selekzio nazionala 1992an sortu zuten saskibaloi txapelketa ofizialetan Eslovenia ordezkatzeko, eta ordutik FIBAren barruan dago. 2005etik aurrera, gizonezkoak EuroBasketeko azken fase guztietarako sailkatu izan dira, 4. postura iritsiz 2009an eta txapeldunak izanda 2017an.
Esloveniako saskibaloi selekzioa | ||||
---|---|---|---|---|
Ligak | FIBA | |||
Sorrera | 1992 | |||
Taldearen koloreak | Urdina, zuria | |||
Entrenatzailea | Igor Kokoškov | |||
Uniformeak | ||||
|
Halaber, hiru aldiz jokatu dute Munduko Saskibaloi Txapelketa, 7.ak izan zirelarik 2014an.
Zmago Sagadin eta Jure Zdovc entrenatzaile aipagarrienen artean daude.
Palmaresa
aldatu- Munduko Saskibaloi Txapelketa:
- Zazpigarren postua 2014an.
- Antolatzaileak 1970ean.
- 3 aldiz jokatu dute azken fasea, 2006, 2010 eta 2014an.
Jokalari ezagunak
aldatu- Jaka Lakovič (2001–2013): 86 aldiz internazionala. 880 puntu.
- Goran Dragić (2006-): 79 aldiz internazionala. 924 puntu.
- Uroš Slokar (2005–): 76 aldiz internazionala. 344 puntu.
- Teoman Alibegović (1992–2000): 52 aldiz internazionala. 990 puntu.
- Jaka Klobučar (2007–): 45 aldiz internazionala. 134 puntu.
- Gašper Vidmar (2007–): 44 aldiz internazionala. 266 puntu.
- Zoran Dragić (2011-): 40 aldiz internazionala. 432 puntu.
(2017ko iraila arte).