Eskandinaviako gurutze

Eskandinaviar gurutzea, Gurutze Nordikoa edota San Olafen gurutzea gurutze kristautik eratorritako sinboloa da, hainbat banderatan ageri dena, Eskandinaviako estatuetan batez ere, horiek guztiek Eskandinaviako gurutzea erabiltzen baitute. Diseinuak kristautasuna adierazten du eta gurutzea etzanda dago.

Eskandinaviako gurutzearen eredua
Eskandinaviako gurutzea Europako iparraldeko hainbat herrialderen sinbolo da.

Gurutze Nordikoa diseinatu zuen lehendabiziko herrialdea Danimarka izan zen (Dannebrog deitzen diote daniarrek beraien banderari). Halere, beste hainbat herrialdetako banderetan ere erabiltzen da, Suedia, Norvegia, Finlandia eta Islandian, esaterako. Bestalde, hainbat eskualdetan ere antzerako banderak dauzkate. Norvegiako banderak lehendabizikoz agertu zuen hiru koloreko Gurutze Nordikoa.

Bandera nordikoek antzeko diseinua duten arren, atzean sinbologia eta historia desberdinak dituzte.

Banderak aldatu

Kanpo estekak aldatu