Escuela de Mecánica de la Armada

Escuela de Mecánica de la Armada edo ESMA (euskaraz Armadako Mekanika Eskola) Argentinako Buenos Aires hiriburuko Avenida del Libertador etorbidean dagoen Argentinako Itsas Armadaren eraikin bat da. Eraikin hau 1928ko urriaren 12an inauguratu zen eta bere egikinkizuna Argentinako Itsas Armadako mekanika eta nabigazioko ingeniarien heziketaren egoitza izatea izan zen.

Escuela de Mecánica de la Armada
ESMA
 UNESCOren gizateriaren ondarea
ESMA eraikinaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Argentina
Argentinako hiriBuenos Aires
Koordenatuak34°32′18″S 58°27′49″W / 34.53842°S 58.46361°W / -34.53842; -58.46361
Map
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia1681
Eskualdea[I]Latinoamerika eta Karibea
Izen-ematea2023 (? bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Zoritxarrez, 1976-1983 bitarteko Berrantolaketa Nazionalaren Prozesuan zehar atxiloketa zentru klandestinoa bilakatu zen. Garai ilun hartako mota honetako zentru handiena izan zelarik, bere izenak sekulako ospe txara bereganatu zuelarik. Bertatik gerora desagertutako 5.000 pertsona inguru iragan ziren.

Gaur egun museoa bilakatu da eta Gizateriaren Eskubideen Sustapen eta Oroimenaren gunea bilakatu da.

Kanpo estekak

aldatu