Escuderako putzua

naturgunea Nafarroan

Badina Escudera hamabi hektareako naturgunea da, Nafarroaren hegoaldean dagoena, Alesbes herritik eta Aragoi ibaitik gertu, Navas de Agua Salada eta Corraliza de la Escudera izeneko guneen artean kokaturik.

Badina Escudera zingira
La Escudera
IV. maila: habitat/espezieen kontserbazio gune
Datu orokorrak
Motaaintzira, natura erreserba, Sakonune endorreiko, naturagune babestua eta Nature enclave (en) Itzuli
Azalera12 ha
Geografia
Map
Koordenatuak42°15′53″N 1°42′00″W / 42.264618°N 1.699891°W / 42.264618; -1.699891
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaAlesbes

Hazitako sakonune endorreiko batean eraikitako dike baten ondorioz sortu zen eta inguruko lurren ureztatzearen ondorioz sortu zen sakonera gutxiko hezegune estu hau, non egun hegazti eta landare asko ikus daitezkeen. Begetazio aldetik garrantzi berezia dute lezkadiak, urmaelen inguruan zabalduak. Inguru lehorretan salikorniak aurki daitezke. Hegaztien artean txilinporta txikia (Podiceps ruficollis), amiltxori txiki (Ixobrychus minutus), zingira-mirotz (C. aeruginosus) eta lertxun gorria aurki ditzakegu. Narraztien artean apoarmatu istilzale (Emys orbicularis) dugu.

Natura 2000 sarean Batasunaren Garrantziko Lekua bezala onartua dago.

Mehatxuak aldatu

  • Landa eremuen zabaltzea.
  • Inguruan zabaltzen diren nekazaritza-ongarrien metaketaren ondorioz uren eutrofizazioa.
  • Pestizidak.
  • Dikeak eta zonen zatiketa.
  • Espezie exotikoen presentzia.
  • Gizakiak sartzeko erraztasuna.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.