Errotazismo (hizkuntzalaritza)

Artikulu hau hizkuntza-fenomenoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errotazismo».

Hizkuntzalaritzan, errotazismoa (grezierazko ρ "rho" letraren izenetik: gure R letraren baliokidea da) fenomeno bat: hor, kontsonante bat R bilakatzen da (euskaraz, esan > erran; latinezko, bella > gaskoizko bera, "ederra"). Aldaketa linguistikoa eragiten duten fenomenoetako bat da.

Adibideak

aldatu

Latinez

aldatu

Errotazismoa latinez gertatzen da, /s/ bokal artean dagoenean. Adibidez, hirugarren deklinabideko izenetan, forma nominatiboa, S-z amaitzen da:

Nominatiboa Genitiboa Esanahia
colos coloris kolore
corpus corporis gorputz
flos floris lore
genus generis jaiotza, genero, orokor
honos honoris ohore
ius iuris zuzenbide, lege, epai, epaitegi
rus ruris kanpoa, errustikoa
tempus temporis denbora, denborale
Venus Veneris Venus
vetus veteris zahar, antigualeko
vulnus vulneris zauri

Antzeko zerbait gertatzen da aditzetan:

  • esām ("zen") > erām ("zen", cf. es-se, "izan").

Horretaz gain, infinitiboetako -re aditz-atzizkia, sanskritoko -san formaren zerikusia bide du eta errotazismoa bidean izandu:

  • *legese > legere ("irakurri")
  • *videse > videre ("ikusi")

Gaztelania zaharrean

aldatu

Halaber, latinetik gaztelaniarako bilakaeran gertatu zen. -iie- multzo latindarra (i azentugabea zen) -(b)re bihurtu zen. Adibide batzuk:

  • homine(m) > omne[1] *omre > hombre[2]
  • nomine(m) > *nomne > *nomre > nombre
  • sanguine(m) > *sangne > sangre.

Egungo gaztelanian

aldatu

l/r likidoen neutralizazioa gaztelaniaz bi fenomenoren sortzailea da:

  • lambdaizazioa (r inplosiboaren ahoskera edo l bezalako silaba amaiera bat): amor > amol ("maitasuna"); televisor > televisol ("telebista"); trabajar > trabajal ("lan egin"), eta
  • errotazismoa edo l > r moduan ahoskatzea. Fenomeno hori hainbat eremutan gertatzen da: Karibe osoan soziolekto baxuetan gertatzen da, baina Andaluzian eta Murtziako leku batzuetan soziolekto baxuarekiko erabat independentea da: el niño > er niño ("mutikoa").

Errotazismoaren beste fenomeno batek eragina du /z/ soinuan, zehazki, s ahostun baten aurrean dagoen ahostun bilakatzeko asimilazioa gertatzen zaio. Nahiko fenomeno berria da baina, egun, gaztelaniazko basilekto askotan zabalduta dago.

  • mismo > mirmo ("bera").

Katalanez

aldatu

Algereraz, bokalen arteko l > r (eta aurkakoa, r > l) gertatzen da: escola > escora ("eskola"), català > catarà ("katalan"). Halaber, bokalen arteko d > r bilakaera ere dago: cada > cara ("bakoitz"), Nadal > Naral ("Eguberriak")...

Galizieraz

aldatu

/s/ fonemaren errotazismoa lagunarteko galizieran gertatzen da: as vacas > ar vacas ("behiak").

Galizieraz eta portugesez

aldatu

Galizieraren eta portugesaren historian, l > r errotazismoa gertatu da: branco ("zuri [kolore]"), praza / praça ("plaza"), praia ("hondartza"), nobre ("noble")...

Ingelesez

aldatu
  • was eta were.

Oharrak

aldatu
  1. Ondo dokumentutako forma da gaztelania zaharrean: castellano antiguo.
  2. Kasu honetan,-b- ahoskapena errazteko funtzioa betetzen du.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu