Galaikoportuges
Galaikoportugesa edo galiziera-portugesa (portugesez: galego-português edo galaico-português; galizieraz: galego-portugués edo galaico-portugués) Iberiar penintsulako ipar-mendebaldean sortutako hizkuntza erromantzea da, gaur egungo galiziera, portugesa eta falaren arbaso komuna dena eta Erdi Aroan hizkuntza bizia izan zena. Halaber, hiru hizkera horiek barne hartzen dituen hizkuntza azpi-taldearen izena ere bada. Ondoko izanak ere hartzen ditu: proto-galego-portugesa, portuges zaharra, portuges arkaikoa, galiziera zaharra nahiz galiziera arkaikoa.
Galaikoportugesa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Galiziako Erresuma eta Portugalgo konderria |
Hiztunak | Iraungitua |
Eskualdea | Ipar-mendebaldeko Iberiar penintsula |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Italiar hizkuntzak Hizkuntza erromantzeak italo-mendebaldeko hizkuntzak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak Hizkuntza galo-iberiarrak Hizkuntza ibero-erromantzeak Iberia Mendebaldeko hizkuntzak hizkuntza galiziar-portugesak | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa eta Portuguese alphabet (en) ![]() |
Hizkuntza kodeak | |
Linguist List | 079 |
Bestela, gaur egun mugimendu erreintegrazionistak galiziera eta portugesa hizkuntza bakartzat hartzen du, lehenengoa bigarrenaren aldaeratzat joz eta galego-português izena erabiliz. Euren arabera, beraz, galaikoportugesa bizirik dago.
Literatura Aldatu
Cantigas de Santa María izenekoak adibide ezagunak dira literatura galaikoportugesarenak, XIII. mendean egindakoak eta Alfontso X.a erregeak koordinatutakoak.
Beste lan-bilduma aipagarri batzuk Cancioneiro de Ajuda, Cancioneiro da Vaticana Cancioneiro Colocci-Brancutti,Cancioneiro dun Grande de Espanha, Pergaminho Vindel, Pergaminho Sharrer, Os 5 lais de Bretanha eta Tenzón entre Afonso Sánchez e Vasco Martíns de Resende ditugu, eta olerkarien artean Martín Codax nabarmentzekoa da, besteak beste.
Kanpo estekak Aldatu
- (Portugesez)(Ingelesez)"Patrimonio Inmaterial Galego-português"
- (Portugesez)(Galizieraz)"Portal Galego da Língua"