Errododendroa (antzinako grezieraz: ῥόδονrhódon "arrosa" eta δένδρον déndron "zuhaitz") edo azalea Ericaceae familiako Rhododendron generoko espezieei ematen zaien izen arrunta da.

Errododendro
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
FamiliaEricaceae
SubfamiliaEricoideae
Generoa Rhododendron

Errodoendro nagusia Rhododendron ferrugineum da, baina 1.000 errododendro-espezie inguru daude; Rhododendron lapponicum eta Rhododendron myrtilifolium, esaterako.

Loreak gorri-beltzak edo arrosa kolorekoak dituzte, oso ikusgarriak. Hostoek lantza-itxura dute, eta oso gogorrak izaten dira. Landare apaingarri gisa erabiltzen dira; Europako, Ipar Amerikako eta Asiako lurralde menditsuetan eta Himalaian, batez ere, ugariak dira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu