The Social Construction of Reality

Errealitatearen eraikitze soziala» orritik birbideratua)

Errealitatearen eraikitze soziala: ezagutzaren soziologia baterako tratatua (ingelesez: The Social Construction of Reality: A treatise in the sociology of knowledge), gaur egungo soziologiaren inguruko lan teoriko garrantzitsuenetakoa eta eragin handikoa izan da[1]. Peter L. Berger-ek eta Thomas Luckmann-ek idatzi zuten 1966an. Ezagutzaren soziologiarako oinarri teoriko bat proposatzen dute, eta horretarako, Alfred Schütz-en fenomenologia abiapuntu hartuko dute.

The Social Construction of Reality. A treatise in the sociology of knowledge
Datuak
IdazleaPeter L. Berger eta Thomas Luckmann (1966)
GeneroaSaiakera
Jatorrizko izenburuaThe Social Construction of Reality: A treatise in the sociology of knowledge
ArgitaletxeaRandom House
HerrialdeaAEB
Orrialdeak240
ISBN0-385-05898-5
OCLC3154402

Lan honek eraikitze soziala terminoa txertatzen du gizarte zientzietan eta konstruktibismo sozialaren sustatzailea izan zen. Errealitatearen eraikitze sozialaren ideia nagusia zera da: gizarte-sistema baten barruan elkarrekintzan ari diren pertsonek eta taldeek sortu dezakete, denboran zehar, elkarren arteko ekintzen inguruko kontzeptuak edo irudikapen mentalak; kontzeptu horiek egonkor eta ohiko bihurtu daitezke aktoreek beren elkar harremanean sortzen den elkarren arteko rolen jokoan. Rol horiek gizarteko beste kideentzat eskuragarri bihurtzen direnean, aktoreen arteko elkarrekintza hori instituzionalizatua dagoela esan ohi da. Instituzionalizazio prozesu honetan, zentzua gizartean bertan txertatzen da. Errealitatea denaren inguruko jendearen ezagutza eta kontzepzioa (eta sinismena) gizartearen fabrika instituzionalean txertatzen da. Beraz, aktoreen elkarrekintzaren bitartez egitura instituzionalizatuak sortzeko gaitasuna onartzen denez, errealitatea sozialki eraikia dela esan ohi da.

Liburuaren oinarrizko kontzeptuak aldatu

Ezagutzaren stock soziala aldatu

Aurreko teoriek (Max Scheler, Karl Mannheim, Werner Stark, Karl Marx, Max Weber, etab.) ezagutza zientifikoa eta teorikoa azpimarratzen duten bereziki, baina hori ezagutza sozialaren zati murritza baino ez da talde txiki bati bakarrik dagokiona. Usadioak, interpretazio komunak, instituzioak, partekatutako errutinak, ohituak, nor-den-nor eta nork-egiten-duen-zer prozesu sozialetan eta lanaren banaketan, gizarte baten ezagutzaren zati askoz handiagoa da.


« Ezagutza teorikoa, gizarte baten ezagutzaren zati txiki bat baino ez izateaz gain, ez da zatirik garrantzitsuena ere... Antolakuntza instituzionalaren inguruko oinarrizko ezagutza... mundu sozialaz "denek dakitenaren" batura da; esaeren, moralaren, atsotitzen jakituria printzen, balioen eta sinesmenen, mitoen eta abarren batura.[2]. »
P.L. Berger eta T. Luckmann

Alor semantikoak aldatu

Ezagutzaren osotasuna, alor semantikoen arabera sozialki banatua eta sailkatua dago. Ezagutzaren sektore hauen banaketa dinamikoari eta elkarren arteko menpekotasunei esker, ezagutzaren stock soziala egituratu batean gorpuzten da:


« Ezagutzaren stock sozialak errealitatea familiarteko mailen araberako bereizketa egiten du... nire zereginaren eta mundu horren inguruko nire ezagutza oso aberatsa eta espezifikoa da; artean, oso ezagutza eskasa baino ez dut besteen zereginen munduaz"(43. or.). Hala, ezagutzaren banaketa sozialaren hastapena hau da: nik ez dakit nire kideen zereginen inguruko guztia, eta alderantziz, haiek ere ez dakite nire zereginen inguruko guztia. Ezagutzaren banaketa prozesu horren beste muturrean, espezializazio sistema konplexu eta esoteriko batzuk aurkitzen dira. Ezagutza stockaren banaketari buruzko ezagutza berak, orotar, ezagutza stockaren elementu garrantzitsua ere bada (46. or.).[2] »


Hizkuntza eta zeinuak aldatu

Hizkuntzak ere rol garrantzitsua du eguneroko errealitatearen integrazioaren analisian. Hizkuntzak sen komunaren ezagutza eta zentzua duten urruneko eremuak lotzen ditu. Hala, esaterako, jendearen ametsak eguneroko ulermenaren arabera interpretatzea ahalbidetzen du. "Hizkuntza gai da erabat eguneroko errealitatea gainditzeko. Gai da zentzuaren urruneko eremuekin lotura duten esperientzietan aritzeko, eta baita errealitateaz harantzago dauden esferetara iristeko ere. Hizkuntza gai da, ez bakarrik de facto baizik a priori ere, eguneroko esperientziarako antzemanezinak diren eremuetara iristeko" (40. or.). Hizkuntzaren eta ikurren funtzioa ikusita, Berger eta Luckmann zorretan daude George Herbert Mead-ekin eta elkarrekintza sinbolikoaren beste autore batzuekin, bereziki, liburuaren sarreran onartzen duten bezala, objektibotasunaren eraikuntzaren gaiaren inguruan.

Zeinuek eta hizkuntzak elkarren artean eragiten dira eguneroko errealitatearen eraikuntza:

« Zeinu batek badu esanahi subjektiboen aurkibide bezala funtzionatzeko asmo esplizitua. Hizkuntza gai da esanahien eta esperientzien metaketa zabal eta objektibo batean bilakatzeko, denboran mantenua eta ondorengo belaunaldiei transmititua izan ahal dena. Hizkuntzak ere esperientziak tipifikatzen ditu, eta horrek, aukera ematen dit esperientzia horiek kategoria zabaletan sailkatzeko. Kategoria horiek, niretzat ez ezik, gainerako kideentzat zentzua izango duten (p.35-39).[2] »

Eguneroko errealitate soziala aldatu

Eguneroko errealitate sozialaren ezaugarri nagusia elkarren arteko subjektibitatea da (23-25 or.):

« Eguneroko bizitzaren errealitatearekin erkatuz, beste errealitate batzuk esanahi mugatuko eremuak dirudite, oinarrizko errealitatean isolatuak dauden beste errealitateak, zedarritutako esanahiekin eta esperientziekin lotuak daudenak (25.or.).[2] »

Hau beste errealitateekin kontrastean gertatzen da, adibidez, ametsak, eraikitze teorikoak, sinismen erlijioso edo mistikoak, mundu artistiko edo imajinariok, eta abar.


Erreferentziak aldatu

  1. Nazioarteko Soziologia Elkarteak XX. mendeko 5. lanik garrantzitsuena dela aipatzen du Books of the Century
  2. a b c d Berger, P. L. eta T. Luckmann (1966), The Social Construction of Reality: A Treatise in the Sociology of Knowledge, Garden City, NY: Anchor Books. 65. or.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu