Ernst von Mansfeld
Peter Ernst II. von Mansfeld kondea, Ernst von Mansfeld izenaz ezagunagoa (Luxenburgo, 1580 - Rakovitza, Bosnia, 1626ko azaroaren 29a) alemaniar militarra izan zen, Peter Ernst von Mansfeld kondearen ezkontzaz kanpoko semea.
Ernst von Mansfeld | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Luxenburgo, 1580 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Rakovica (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Bosnia-Herzegovina |
Familia | |
Aita | Peter Ernst I von Mansfeld-Vorderort |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra eta buruzagi militarra |
Parte-hartzailea
| |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Hogeita Hamar Urteko Gerra |
BiografiaAldatu
Sasikoa zela eta, ezin izan zuen aitaren oinordeko izan. Protestante egin eta, condottieri gisa, alemaniar printzeen alde borrokatu zen Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648). Frederiko V.a Palatinatuko hauteslearen alde borroka egin zuen Bohemian, baina galtzaile atera zen Mendi Zuriko guduan (1620). Hurrengo bi urteetan baina, Palatinatu Garaiaren eta Beherearen zerbitzura, garaile izan zen, eta Tilly buruzagi katolikoa menderatu zuen Wiesloch-en, 1622an. Ondoren, Mansfeld, bere aliatuekin batera, Herbehereen zerbitzura jarri zen; Espainiako gudarosteak menderatu zituen Fleuresen (1622) eta Frisiako ekialdea bereganatu zuen (1624). Gero, Danimarkako Kristian IV.aren alde egin zuen, baina Wallensteine austriarrak menderatu zuen Dessaun (1626). Handik gutxira hil zen, Veneziarako bidean.
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.