Hernioko Estazio Megalitikoa

Ernioko Estazio Megalitikoa» orritik birbideratua)

Hernioko Estazio Megalitikoa. Aztarna megalitiko asko ikus daiteke Hernio mendian. Guztira sei dira ezagutzen direnak. Dena dela, gehiago ere egon daitezke.

Historiaurreko monumentuak aldatu

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.

Kokapen geografikoa aldatu

Geografikoki, Hernio mendian, udalerri hauetan daude monumentuak: Aia, Alkiza, Asteasu, Errezil. Litologikoki kareharria da, baina trikuharrietako batzuk hareharrizko lurren mugetan daude, bere konposaketaren testigantza emanaz.

Sailkatutako monumentuak aldatu

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Trikuharriak aldatu

Guztira hiru dira:

  • Otagain
  • Zaingo Bizkarra
  • Zaingo Ordekako

Tumuluak aldatu

Guztira hiru dira:

  • Belanburu
  • Itxurain
  • Munaingo

Egoera legala aldatu

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan 6 monumentu aipatzen dira.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu