Ireki menu nagusia

Ernest Watson Burgess (Tilbury, Ontario, Kanada, 1886ko maiatzaren 16a - 1966ko abenduaren 27a) jatorri kanadarreko Estatu Batuetako hiri soziologoa izan zen. Chicagoko Soziologia Eskolako kide izan zen.

Ernest Burgess
Burgess.jpg
Bizitza
Jaiotza Tilbury Itzuli1886ko maiatzaren  16a
Herrialdea  Kanada
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Chicago1966ko abenduaren  27a (80 urte)
Hezkuntza
Heziketa Chicagoko Unibertsitatea 1913) Ph.D.
Kingfisher College Itzuli 1908) gradu
Doktorego ikaslea(k) Albert J. Reiss Itzuli
Jarduerak
Jarduerak soziologoa eta kriminologoa
Enplegatzailea(k) Chicagoko Unibertsitatea
University of Kansas Itzuli
Kidetza American Association for the Advancement of Science Itzuli

Kanadan jaio arren, oso gazte zelarik joan zen Estatu Batuetara. Oklahomako Kingfisher Collegen ikasi zuen lehenik, eta ondoren, bere soziologia ikasketak Chicagoko Unibertsitatean burutu zituen. Azken unibertsitate honetako irakasle bezala arituko da 1916tik aurrera.

Garaiko soziologoen artean aintzatespen handia zuen eta Amerikako Soziologia Elkarteko (American Sociological Association, ASA) 24. lehendakaria izan zen.

IkerketakAldatu

Soziologia modernoaren sortzailetako bat kontsideratzen da, batez ere Estatu Batuetan. Robert E. Park-ekin batera "ekologia soziala" sortzen du, Chicagoko Soziologia Eskolaren babespean.

Interesa handia jarri zuen aldagai estatistikoetan oinarritutako giza portaera aurreikusteko aukeran. Hala, 1929tik aurrera Illinois estatuko baldintzapeko askatasunaren "arrakasta tasa" ikertua zuen. "Burgess metodoa" ospetsu bilakatuko da segituan eta Illinoiseko espetxe sistemak bere gain hartu zuen.

Zentzu honetan, 1939an, ezkontzaren arrakasta baldintzatzen zuten faktoreak ikertzen zituen lan bat publikatu zuen: Predicting Success or Failure in Marriage (Ezkontzaren arrakasta ala porrotaren aurreikuspena). Leonard Cottrell-ekin batera idatzi zuen eta hainbat eztabaida sortu zuen ikerketaren agerpenak, besteak beste, aurreikuspen kalkulua egiterakoan ez zuelako inondik inora kontuan hartzen maitasun sentimendua.

Gune kontzentrikoen ereduaAldatu

 
Burgessen gune kontzentrikoen eredua

Robert E. Park-ekin batera, hiria bost gune kontzentrikoen arabera azaldu eta kontzeptualizatu zuen (Concentric ring model)[1]:

  1. Merkatal distritu nagusi bat erdialdean
  2. Eraikin zaharrez inguraturiko trantsizio gunea (etxebizitzak, industriak...)
  3. Langileen bizitegi zonaldea (apartamentuak)
  4. Bizitegi-auzoen zonaldea
  5. Kanpoaldeko aldiriak

Hiria, eboluzioan eta etengabe aldatzen zegoen zerbaiten moduan aztertu zuen, zentzu darwinistan.

LanakAldatu

  • Ernest W. Burgess, Robert E. Park: Introduction to Science of the Sociology. 1921, ISBN 0-8371-2356-9 (Internet Archive).
  • Ernest W. Burgess, Robert E. Park , Roderick D. McKenzie (Hrsg.): The City. University of Chicago Press, Chicago 1925, ISBN 0-226-64611-4.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Horton, Paul B., eta Hunt, Chester L. (1994): Soziologia, Leioa: UPV/EHU. 398.or.

Kanpo loturakAldatu