Ireki menu nagusia
ASAren biltzar nagusia Bostonen (2008)

Amerikar Soziologia Elkartea (ingelesez: American Sociological Association, ASA) 1905ean sortu zen American Sociological Society (ASS) izenarekin. Irabazteko asmorik gabeko erakundea da eta helburu nagusia soziologia diziplinaren eta lanbidearen azkartzea da. Soziologoak laguntzen dituzte beren lanak burutzeko eta gizarteari egiten dioten ekarpena errazten dute.

ASAk urtero biltzar nagusi bat egiten du eta hainbat aldizkari argitaratzen ditu. 14.000 bazkide inguru ditu, irakasle, ikasle eta ikerlariak gehien bat, eta beraz, ASA soziologoen munduko elkarte profesionalik handiena da.

ASAko lehendakariakAldatu

ASAko lehenengo lehendakaria Lester Frank Ward izan zen, Ipar Ameriketako soziologiaren aita kontsideratua. Urte guzti hauetan soziologo prestigiodunez osatu da lehendakaritza kargua, hala nola, Talcott Parsons 1949an, Robert Merton 1957an, Erving Goffman 1982an edo James Coleman 1992an. 2009an Patricia Hill Collins Marylandgo Unibertsitateko irakaslea elkartearen ehungarrena egiten bilakatu zen, Black Feminist liburuagatik oso ezaguna dena.

AldizkariakAldatu

ASAk hamaika aldizkari argitaratzen ditu:

  • American Sociological Review
  • City & Community
  • Contemporary Sociology
  • Contexts
  • Journal of Health and Social Behavior
  • Rose Series
  • Social Psychology Quarterly
  • Sociological Methodology
  • Sociological Theory
  • Sociology of Education
  • Teaching Sociology

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu