Eriktonio (grezieraz Ἐριχθόνιος, Erikhthonios) Atenaseko lehen errege semitarra izan zen (beste iturri batzuek, Zekrope I.a izan zela diote). Testu klasikoek, Hefesto eta Atis, Kranaoren alabaren semea zela diote (beste iturri batzuen arabera, Gearena) eta Egiptoko Sais nomotik zetorrela. Pasitearekin ezkondu ondoren, Pandion I.aren aita izan zen.

Eriktonio
Eriktonioren jaiotza: Atenak Amalur Gaiaren eskuetatik jasotzen du jaio berria. Atikako irudi gorriko ontzia, K.a. 470–460, Staatliche Antikensammlungen (Inv. 2413)
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaHefesto
Ezkontidea(k)Praxithea (en) Itzuli
Seme-alabakPandion I.a

Greziar historialari goiztiarrek ez dituzte Eriktonio eta honen biloba Erekteo I.a desberdintzen, baina K.a. IV. mendetik aurrera bi pertsonaia desberdin dira. Hala ere, oraindik ere, nahasgarri gertatzen da.

Eriktonioren ohorez (ala Erekteo I.aren ohorez?) Atenasen Erekteion tenplua eraiki zen.

Elezaharra

aldatu

Mitoaren arabera, Hefesto, Atenea bortxatzen saiatu zenean, azken hau lehenaren tailerrean arma baten bila ari zela, jainkosaren izterrera Hefestoren hazia erori zen, eta jainkosak, kentzen saiatu zenean, lurra, Gaia, ernaldu zuen. Handik jaio zen Eriktonio.

Pausaniasen arabera, Ateneak, Eriktonio saski baten barnean jarri zuen, eta Aglauro, Herse eta Pandroso izeneko hiru ahizpei eman zien. Irekitzea debekatu zien, baina, hiru ahizpa haietako bik, Aglauro eta Hersek, ez zuten jainkosak esandakoa bete, eta, Eriktonio, suge gorputzarekin ikusi zutenean, Atenasko Akropoliaren tokirik malkartsuenetik bota zuten euren burua. Partenoian dagoen Fidias eskultoreak zizelkaturiko Atenea Partenos estatuak bere lantzaren ondoan duen sugea, Eriktonio bera dela ere esaten du.

Jainkotua izan zen, eta bere omenezko tenplu bat eraiki zen Atenasen bertan: Erekteion ospetsua. Mitoak balentria asko bete zituela dio, kulturalak nahiz belikoak. Atenearen gurtza Eriktoniok sartu zuela esaten da (beste iturri batzuen arabera Zekrope I.ak), baita Panatenaikoen jaialdi edo prozesio erlijiosoa sortu zuela ere. Honek, Ateneak Poseidon uretako jainkoaren aurka lorturiko garaipena omentzen zuen. Guda honetan, Ateneak Atikako lurrak lortu zituen. Guda hau, Eriktonioren erregealdian gertatu zen, K.a. 1511 eta K.a. 1506. urteen artean, Parosko Kronikaren arabera. Gariaren landaketa ere berak sartu zuela esaten da.


Aurrekoa
Anfiktion
Atenasko errege mitikoak
Ondorengoa
Pandion I.a

Iturriak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu