Erdoñako eliza

eraikitako euskal ondare nabaria Donemiliagan

Erdoñako Eliza edo Asuntzioaren Parrokia, bokazioz Andre Mariaren Jasokundearen eliza, Erdoña herriko eliza da (Donemiliaga udalerria, Araba), muino baten gainean eraikia. XIII. mendetik XVII.era egindako eraikuntza aztarnak ditu[1].

Erdoñako eliza
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaErdoña
Koordenatuak42°52′26″N 2°22′39″W / 42.87394°N 2.37743°W / 42.87394; -2.37743
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea
Izenaren jatorriaMariaren Jasokunde
Erlijioakatolizismoa
Ondarea
29

Ezaugarriak aldatu

Portadak, zeinak hegoaldera ematen duen aterpe baten azpian, XIII. mendeko eraikuntzaren zantzuak ditu, erromanikotik gotikorako iragaite aldikoak. Bost arkiboltarekin osatutako arku zorrotza du, bikoitiak baketoiekin[1]. Ateak burdineriazko elementu apaingarriak ditu.

Nabearen egitura nagusia 16. mendekoa da, eta haren ezkerretan, iparralderantz, geratzen den kapera eta bataiategia 17. mende hasierakoa da, herriko San Antonio edo Hordoñana familia handikientzat sortua.

Erretaula nagusi interesgarria du, urreztatua, 17. mendeko lehen erdikoa, erromanismoaren eta lehen barrokoaren artekoa.

Kanpandorrea ere, hego-mendebaldeko ertzean dagoena, 17. mendekoa da[2].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Informazio Panela. (). Jasokundearen eliza. (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
  2. «www.turismorural.com, Información Turística de San Millán (Alava.-País Vasco-Euskadi.- España). Turismo Rural y Ecoturismo» www.turismorural.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.