Erditse

Antzinako akitaniar jainko edo jainkosa

Erditse edo "Erdite" jainko edo jainkosa izen zen Pirinio aldean Akitania erromatarraren garaian.

Dibinitate honi buruz daukagun informazioa oso murritza da. Scaligierrek XVI. mendean Okzitaniako Tolosan Erditseri eskainitako eskaintza bat ezagutu zuen harri batean zizelatuta. Zalantzarik gabe harlosak jatorri piriniarra zuen[1]. Eugène Camoreytek idazkuna irakurri zuen: Erditse d[eo?] / consacran(i) / Borodates / v(otum) s(olvit) l(ibens) m(erito). [2]Itzulpen moldatua hau da: Borodateek elkarte erlijiosoak, Erditse jainko (edo jainkoari) eskaini diote (aldare edo delako monumentu hau), (eta horrela) atseginez agindutakoa betetzen dute, ondo merezita. Testuak aditzera ematen du egon zela elkarte erlijioso bat (consacrati) jainko edo jainkosa hau gurtzen zuena.

Antza Erditse ugalkortasunari lotutako dibinitate bat zen. Erditse izen berak "Erditze" dakar gogora. Baita aipatutako eskaintzan agertzen den testua. Anastasio Arrinda Albisuren (Arrinda 'tar Anes) arabera: "ERDIT ETA ERDITSE DEO: Erditze jainkoari. Erditze jainkoari. Erditzeona artzain eta unai guztien azken helburua da"[3] [4] [5].

Euskaldunek Benzozia izeneko Ama-jainkosa bat gurtzen zuten. Bien arteko harremana, Benzozia eta Erditse, ez da ezagutzen. Baliteke dibinitate berbera izatea izen ezberdinekin[6].

Joakin Gorrotxategi filologoak, linguistikoki aztertzen duenean, beste bi akitaniar izenekin parekatzen du, TS hizki-parea beste bi izenetan agertzen da: Selatse edo Stalatse (Barbarinen), eta Herauscorritsehe. Erditse-ren esanahiari dagokionez, goian aipatu dugun bezala, erditu erdietsi aditzekin lotu daiteke[7].

Erreferentziak

aldatu
  1. Eugène Camoreyt, Un dieu injustement exclu du panthéon pyrénéen, dans Revue de Gascogne, Auch, 1896ko urtarrila.
  2. CIL XIII 397 = CIL XII 5379
  3. Anes Arrinda, "Euskaldun Erromatar aldia (III)". Euskerazaintza. Euskeraren herri akademia. Noiz kontsultatua:2021-02-07
  4. Anes, Arrinda. (1993). «Euskera eta Antxiñako Europa» Euskarazaintza. euskeraren herri akademia.
  5. Arrinda, Anes. (1996). Euskal aztarnak. Cro-magnon'etik Erroma'ra. .
  6. Benzozia garai modernotan jasotako izen bat da, herri elezaharretan agertzen dena. Bien arteko lotura edo antzekotasuna antropologiaren hipotesi bat da.
  7. Gorrotxategi Txurruka, Joakin. (1984). Onomástica indígena de Aquitania. Euskal Herriko Unibertsitatea, 320 or. ISBN 84-7585-013-8. PMC 14272684. (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).

Kanpo estekak

aldatu