Eraztun Santua (Italieraz, Santo Anello ) Perugiako katedralean gordetako erlikia da . San Josefek Andre Mariari jarri zion konpromiso-eraztun benetako gisa gurtzen da. Erdi Aroaren amaieran bereziki ospetsua zen, sakratutzat eta mirari sortzailetzat hartua izan zen, eta erromes asko erakartzen zituen. eta Perugia hirian baino lehenago, Italiako beste batean egon zen mende batzuez, Chiusin, eta lapurreta baten ondorioz aldatu zen hiriz; gatazka beliko moduko bat piztu zuen 1476. urteko gertakariak.

Eraztun Santua koroa barroko batekin
Santo Anello delakoaren dorre formako erlikiarioa San Josefen Kaperako aldarearen aurrean

Ezaugarriak eta sinbolismoa aldatu

Eraztuna ez da metalezkoa, kaltzedonia harrikoa baizik, ezti kolore horixka du, eta gardentasun maila txiki bat ere badi. Ebakidura biribila da eta goialdean loditzen da (behealdean kokatzen dena gaur egingo esekiduran). Alde horretan pixka bat berdinduta dago eta depresio bat dauka. Horrek adieraz lezake erliebe-irudi batez hornituta zegoela edo grabatua bat zeukala. I. mendeko erromatar noble baten eraztuna izan daiteke, ezaugarri horien argitan. [1]

Eraztuna 1716ko koroa txiki preziatu batean zintzilik dago, dorre formako erlikiario batean jarria. Perugiako katedraleko San Josefen kaperan, zilarrezko hodei mugikor baten gainean dagoen gortina baten atzean. Erakustaldi liturgikoetan, hodeia jaisten da (ekintzari calata dell'anello esaten diote) eta eraztuna ikusgai zintzilik duen erlikia erakusten zaie fededunei.

21. mendean, uztaileko azken egunetan eraztunaren aurkezpen elizkizun jendetsua ospatzen da. Sinesmen herrikoietan ezkongai direnek eta ezkonduek bedeinkapena eskatzea eraztunaren aurrean ohikoa da Perugian. [2] Gaur egungo irakurketa teologikoetan Eraztun Santua ulertzen da Mariak eta Josefek Gizakundearen misterioan elkarrekin parte hartu izanaren " monumentu " gisa. Sinesmen katolikoaren arabera Jainkoaren fideltasuna sakramentalki irudikatzen duen senar-emazteen fideltasunaren seinale da eraztuna halaber. [3]

Historia aldatu

Erdi Aroko kondaira bat baino gehiago dago eraztunaren jatorriaz. Batek dioenez, Otto III.a enperadore germaniarraren iloba Hugos von Tuszienen emazte Judithek, Chiusin bizi zenak, bitxi preziatuak erosi zizkion Erroman Jerusalemgo judu bati. Horien artean zegoen Mariaren konpromiso-eraztuna omen zena, saltzailearen familian belaunaldiz belaunaldi transmititu omen zena. Chiusira iritsiri eraztuna. seinale miragarri handak gertatu omen ziren haren inguruan, eta horrek ziurtatu zuen eraztunaren egiazkotasuna.

Beste istorio batek dio Chiusiko santu kutunari lotua dagoela, Santa Mustiola 1. mendeko kristau erromatarrak eraman zuela Chiusri, bere eskura Joan apostoluak Erromara eramandako mariar oroigarri batzuk iritsi zirelarik. Mustiolak martirioa jasan zuen Chiusin eta eraztuna eraman zuen berarekin hilobira, non geroago bere Mustiolaren eliza eraikitzen ari zirela, ehorzketa aurkitu zuten, barruan eraztuna zuela.

1250. urte inguruan, Santa Mustiolaren basolikatik eraztuna San Secondiano katedralera eraman zuten, erabaki polemikoa izan zelarik. Azkenik, 1420an, Pietro Paolo Bertini apezpikuak hiriko konbentu frantziskotarrean utzi zuen. Mustiolaren basilika 18. mendean abandonatu eta eraitsi zuten.

Chiustik Perugiara aldatu

1473ko uztailaren amaieran eraztunaren kokapena eta jabetza aldatu ziren, kontrako ikuspegien arabera oso ezberdin irudikatzen zena. Chiusinerrentzat Perugiak berekoikeriaz eta zikoizkeriaz antolatutako lapurreta izan zen. Perugiarrentzat Jainkoak edo Andre Mariak berak nahi eta lagundutako prozesu bat izan zen.

Funtsezko papera Mainz- eko anaia frantziskotar batek jokatu zuen, Fra Venterio delakoak, zeina 1469tik Chiusiko monasterioan zegoen. Geroko galdeketan berak emandako lekukotasunaren arabera, kofradeek inongo arrazoirik gabe kopa bat lapurtzea leporatu zioten eta berrogei egunez hiriko kartzelan egon zen ziega astun batean. Komentura itzuli ondoren, etsaigoa pairatzen jarraitu zuen eta beraz, Alemaniara itzultzea eta eraztun baliotsua berekin eramatea erabaki zuen. Berak egin zituen giltza bikoiztuak erabiliz, gau hartan lapurtzea lortu eta abiatu zen.

Bidean, ordea, laino trinko batek eta ondorengo argi fenomeno batek asmoa aldarazi zion, eta konbentzitu zen Fra Venterio eraman bejar zuela eraztuna Perugiara, non, udal agintariek sakon aztertu ondoren, erlikia zeruko opari gisa onartu eta herritarrei modu solemnean erakutsi zieten abuztuaren hasieran. Burdinazko barra eta hamaika sarraila zituen kutxa bat egin zen; hamaika giltzak hainbat agintari eliztar eta laikoren esku jarraitzen dute ohituraz 21. mendean ere.

Chiusiren protestak Perugian eta Aita Santuaren aurrean azaldu ziren, Perugia Aita Santuen Lurraldeetakoa zelarik administrazioz, baina ez zuten arrakastarik izan. Liskar larriak sortu ziren hurrengo hamahiru urteetan, eta horietan Chiusik Sienaren laguntza izan zen, haren kontrolpeko lurraldea zenez aro hartan. Gerra hotz moduko batean, hirien arteko errepresalia ekonomikoak gertatu ziren, eta hainbat ekintza: ur putzuen sabotajea, errepide eta zubiak suntsitzea, desterruak, beste hiriko gaizkile zigortuei asilo ematea, armatze publikoak eta gerra-mehatxu ofizialak.

1480an, Sixto IV.a Aita Santuak Eraztun Santua Erromara eraman behar zela erabaki zuen Santa Maria Maggiore basilikara, Perugia beste erlikia batzuekin konpentsatu behar zela gehituz. Perugiak ezezkoa eman zion tinko proposamenari. 1486an, Inozentzio VIII.ak azkenean Perugiari eman zion eraztuna.

Erreferentziak aldatu

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, alemanezko wikipediako «Heiliger Ring» artikulutik itzulia izan da, 2021-06-07 data duen 212743113 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-06-07 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak aldatu