Epaileen Nazioarteko Elkartea

Epaileen Nazioarteko Elkartea, ingelesez International Association of Judges (IAJ) eta gaztelaniaz Unión Internacional de Magistrados (UIM) epaileen elkarte nazionalen nazioarteko erakunde profesionala da, ez politikoa. Salzburgon sortu zen 1953an, eta Erroman du egoitza.

Epaileen Nazioarteko Elkartea
Datuak
Motaelkartea eta Aterki-erakundea
Herrialdeabaliorik ez
Jarduera
Kide kopurua94
Historia
Sorrera1953
webgune ofiziala

IAJk Zuzenbide Estatua eta Botere Judizialaren Independentzia sustatzen ditu. Kide horiek 90 bat herrialdetako elkarte nazionalek edo talde adierazgarriek osatzen dituzte.[1] IAJren Batzordeak kontinente guztietako zortzi kide ditu eta instantzia nagusia kontseilu nagusia da, bere 90 herrialde guztiekin. Epaileen Gutun Unibertsal berria onartu zuen 2017an, urte horretan Santiagon egin zen urteko bileran.[2]

IAJ epaileen nazioarteko erakunderik zaharrena eta entzutetsuena da. Independentzia judizialean jartzen du arreta, giza eskubideen berme gisa. Aholkularitza ematen die Europako Kontseiluari, Nazioarteko Lan Erakundeari eta ECOSOC delakoari. Elkarteak hezkuntza judizialarekin ere lan egiten du, zuzenbide konstituzionala, zibila, penala eta laborala aztertzeko lau batzorderekin.

Independentzia Judizialaren Saria aldatu

2022an, elkarteak Tel Aviven izandako 64. batzarrarren harira, Erika Aifan, Guatemalako epaile ohia,[3] Murat Arslan eta Krystian Markiewicz saritu zituen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Member Associations» www.iaj-uim.org.
  2. Universal Charter of the Judge – 2017. .
  3. (Gaztelaniaz) «Exjueza Erika Aifán recibe premio de Unión Internacional de Magistrados» Prensa Comunitaria 2022-09-21 (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).
  4. «IAJ Judicial Independence award to Guatemalan judge Erika Aifan» www.iaj-uim.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-27).

Kanpo estekak aldatu