Entoloma porphyrophaeum

Entoloma porphyrophaeum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritza-baliorik, gutxi aztertu da, baina toxikoa dela uste da.

Entoloma porphyrophaeum
Iraute egoera

Kaltebera  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma porphyrophaeum
P.Karst., 1879

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, denbora askoan kanpai itxurarekin, gero zabaldu egiten da titi batekin. Azala erradialki haritsua, ez da higrofanoa, arre-purpura kolorekoa. Ertza pixka bat inkurbatua.

Orriak: Eskotatuak, lodiak, zabal samar, tartekatutako orritxoak eta laminulak, hasieran zurixkak, gero izokin kolore ilunekoak.

Orri eskotatuak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Luzanga, nabarmen ildaskatua eta bihurritua, ezkatatsu samarra, kapelaren kolore berekoa, oinarrian feltro zuri bat izaten du.

Haragia: Zuria, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Entoloma terminoa grekotik dator: ertza barrurantz biribildua.

Jangarritasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Entoloma jubatum delakoarekin nahas daiteke, hau txikiagoa da eta sagu kolorekoa da edo marroi-gris ilun kolorekoa.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean, belardi hezeetan eta leku belartsuetan, baita basoen soilguneetan ere .[4]

Banaketa eremua aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 288 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 281 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 192 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu