Entoloma hirtipes Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Espezie toxikoa, baina Entoloma lividum edo sinuatum delakoak baino kalte gutxiago egiten du organismoan.

Entoloma hirtipes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma hirtipes
M.M.Moser, 1978

Sinonimoak: Nolanea hirtipes, Rhodophyllus hirtipes.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 8 cm arteko diametrokoa, kanpai-itxurakoa, titiarekin, ertz ildaskatua gardentasunagatik. Azal higrofanoa, zeta-antzekoa, fibrila erradialekin, arre kolorekoa, ilun samarra.

Orriak: Adnatuak, gris argi kolorekoak arrosa kolorera biratuz.

Hanka: Garaia. 26 cm artekoa, oinarrian loditua, goialdea pruinaduna eta kolore zurixkakoa.

Haragia: Urria, hauskorra, arre kolorekoa, irin usainarekin eta arrain zapore txarrarekin.[2]

Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator; ertza barrurantz biribildua esan nahi du. Hirtipes epitetoa latinetik dator, ilezurrun esan nahi duen "hirtus" hitzetik eta hanka esan nahi duen, "pes" hitzetik. Biloz estalitako oina duelako.

Toxikotasuna

aldatu

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Entoloma hebes delakoarekin nahas daiteke, hau udazkenean ateratzen da.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberrian bakarrik ateratzen da. Belar soilguneetan eta mazela hezeetan, hainbat basotan.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Uruguai, Europa, Errusia, Kaukasia, Iran, Japonia.[6]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 190 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 225 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  6. Entoloma hirtipes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu