Entoloma hebes
Entoloma hebes Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Susmagarria, hobe ez jatea.
Entoloma hebes | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Entolomataceae |
Generoa | Entoloma |
Espeziea | Entoloma hebes Trimbach, 1981 |
Sinonimoak: Entoloma hirtipes var. hebes, Entoloma leptopus, Rhodophyllus hebes. Nolanea hebes, Nolanea tenuipes.
Deskribapena
aldatuKapela: 8 cm artekoa, kanpai itxurakotik laura, titi estu bat mantenduz, gardentasunagatik ertza ildaskatua. Kapelaren azala higrofanoa, zetadun samarra, arrea.
Orriak: Adnatuak, gris zurbil kolorekoak, arrosa kolorekoak bihurtzen dira.
Hanka: Oso altua 15 cm artekoa, hauskorra, kapelaren kolorekoa, goian pruinaduna eta oinarrian iletsua.
Haragia: Urria, usain eta zapore desatseginekoa, irin zaharrarena edo arrainarena.[2]
Etimologia: Entoloma grekotik dator: ertza barrurantz biribildua.
Jangarritasuna
aldatuZalantzazko jangarria, toxikoa izan daiteke.
Nahasketa arriskua
aldatuEntoloma hirtipes oso antzekoa da, udaberrian agertzen da.[3]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean. Urria. Baso mistoetako soilgune belartsuetan. Abereek ongarritutako eremuetan.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) AVM Asociacion Vallisoletana de Micologia 1986.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Entoloma hebes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.