Entoloma excentricum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Entoloma excentricum
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma excentricum
Bres., 1881

Sinonimoa: Rhodophyllus excentricum.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 1,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa. Mintzezko samarra, kanpai-ganbil-zabaldua, normalean titiarekin, baina ez beti, leuna, higrofanoa ez, zuria, kafesne kolore argikoa. Ertza hasieran beherantz biribildua.

Orriak: Ez oso estu, marjinatuak, zabalak, sabeldunak, zurixkak eta gero arrosa zurbil kolorekoak.

Hanka: 3 eta 4 cm bitarteko garaierakoa eta 0,3 eta 0,5 cm bitarteko diametrokoa. Haritsu-haragitsua, betea edo barrubetea eta gero barnehutsa, luzanga, denean berdina, pixka bat loditua eta okertua oinarrian, normalean eszentrikoa.

Haragia: Zuria, irin usain arin batekin, eta zapore gozoarekin.[2]

Etimologia: Entoloma terminoa grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Excentricum epitetoa berriz latinetik dator, eszentrikoa esan nahi duen “excentricus” hitzetik. Bere hanka eszentrikoagatik

Jangarritasuna

aldatu

Ezezaguna.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Entoloma txikia eta bitxia, oin eszentrikoagatik antzematen erraza.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Bideetako eta baso ertzetako belar guneetan. Taldeetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Europa.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 280 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 253 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Entoloma excentricum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu