Ensérune 1915. urtean aurkitu zen Frantzia hegoaldeko aztarnategia da, Languedoc Beherean (Aude, Languedoc-Roussillon). Oppidum harresidun bat da. Hilerrian (K.a. IV-III. m) zeramika grekoaren eta iberiarraren estiloko ontziak eta tresnak agertu dira. Ensérunen bizi zen herria mediterranearra zen, Kataluniako itsasertzean bizi zenaren antzekoa, eta K.a. VI. mendetik aurrera harremanak izan zituen Greziako kulturarekin. K. a III. mendetik aurrera zeltekiko harremanak estutu zituzten eta K.a. II. mendean galiarren eragin esparruan bizi izan ziren. Zinbriarrek K.a. I. mendean herria suntsitu zuten; bertan ez da erromatarren garaiko aztarnarik aurkitu. Ensérunekoa Frantziako arkeologia aztarnategi nagusietakoa da.

Enséruneko oppiduma
Oppidum d'Ensérune
 Monumentu historikoa
Datuak
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
Departamendua Hérault
Frantziako udalerriNissan-lez-Enserune
EskualdeaHérault
Koordenatuak43°18′35″N 3°06′38″E / 43.3097°N 3.1106°E / 43.3097; 3.1106
Map
Historia
GaraiaK.a. VI. mendea
UzteaK.a. I. mendea
enserune.fr…

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu