Ireki menu nagusia

Enrique García Asensio (Valentzia, Espainia, 1937ko abuztuaren 22a) espainiar orkestra-zuzendaria da.

Enrique García Asensio
Bizitza
Jaiotza Valentzia1937ko abuztuaren  22a (81 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Accademia Musicale Chigiana Itzuli
Hochschule für Musik und Theater München Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak orkestra zuzendaria, musikologoa, fiddlerra Itzuli eta musikagilea
Enplegatzailea(k) Madrid Royal Conservatory Itzuli

BizitzaAldatu

Madrilgo Kontserbatorioan egin zituen ikasketak, eta hiri hartako unibertsitateko orkestra-zuzendari titular izan zen. Zuzendaritza-ikasketak Municheko Goi Mailako Eskolan osatu zituen, Lessingekin, eta Sienako Academia Chigianan, Celibidacherekin. RAI etxeak ematen duen Zuzendaritza Saria irabazi zuen 1962an, eta hurrengo urtean lortu zuen Sienako Akademiaren saria.

Las Palmasko Orkestra Filarmonikoko zuzendari titularra izan zen, eta orobat izan zen hiri hartako Kontserbatorioko zuzendaria. 1967an, New Yorkeko Mitropoulos saria eman zioten, eta Washingtongo Orkestra Sinfonikoko zuzendari-laguntzailea izan zen. 1966tik 1984ra, Radio Televisión Españolaren orkestra filarmonikoaren zuzendari titularra izan zen.

Garrantzi handiko lana egin du, orobat, Madrilgo Kontserbatorioan (hango katedraduna da 1970az gero), eta Dominikar Errepublikako Orkestra Sinfoniko Nazionalak antolatzen dituen orkestra-zuzendaritzako nazioarteko ikastaroetan. Mundu guztian zehar zuzendu ditu kontzertuak, eta zenbait egile espainiarren lanak estreinatu ditu, García Abrilenak, besteak beste.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu