Ireki menu nagusia

Enrike Galartza Etaio, pilota arloan Galartza V.a deituraz ezaguna (Baraibar, Nafarroa Garaia, 1976ko maiatzaren 15a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari jokatzen zuen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialek diotenez, 1,84 metro luze da, eta 84 kg pisatzen zuen profesionala zenean. Estreinako partida 1998ko martxoaren 22an jokatu zuen, Lekunberriko (Nafarroa Garaia) pilotalekuan, eta 2010ean erretiratu zen profesionaletatik. Lortutako garaipen nabarmenena 2004ko bigarren mailako buruz buruko txapela du. Dohain handiko jokalaria, teknika bikainekoa, ez zuen beregandik espero zena eman, eta lehen mailako txapelketa nagusietan ez zuen lorpen aipagarririk egin.[1]

Enrike Galartza
Bizitza
Jaiotza Baraibar1976ko maiatzaren  15a (43 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak pilotaria

Kirol lorpenakAldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
2004 Galartza V.a Berraondo 22-12 Labrit

ErreferentziakAldatu