Aritz Berraondo
esku huskako pilotaria
Aritz Berraondo Alberdi, pilota arloan Berraondo deituraz ezaguna (Antzuola, Gipuzkoa, 1976ko uztailaren 4a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen.
Aritz Berraondo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Antzuola, 1976ko uztailaren 4a (48 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Eibarren 1998an Aspe enpresaren eskutik estreinatu zen profesional gisa. Bigarren mailan, 2001eko buruz buruko txapelketa irabazi zuen Xalaren aurka (22-16). Bi urte geroago ere finalera iritsi zen, baina orduko hartan txapeldunorde izan zen, Peñagarikanoren kontra galdu baitzuen (9-22). 2004an ere txapeldunorde izan zen, Galartza V.aren aurka galduta (22-12). Lehenengo mailan, Juantxo Kokaren aurka galdu zuen 2005eko buruz buruko txapelketa nagusiko estreinako partidan.
Kirol lorpenak
aldatu- 2001eko bigarren mailako buruz buruko txapeldun
- 2003ko bigarren mailako buruz buruko txapeldunorde
- 2004ko bigarren mailako buruz buruko txapeldunorde
Bigarren mailako buruz buruko txapelketako finalak
aldatuUrtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2001 | Berraondo | Xala | 22-16 | Atano III.a |
2003 | Peñagarikano | Berraondo | 22-09 | Aritzbatalde |
2004 | Galartza V.a | Berraondo | 22-12 | Labrit |
Kanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz) «Aritz Berraondo Alberdi», Auñamendi Eusko Entziklopedia.