Enkomi (grezieraz: Έγκωμη, Enkomi;turkieraz: Tuzla) Zipreko antzinako hiri bat izan zen, Brontze Aroan oso garrantzitsua izan zena. Gaur egungo Famagusta hiritik 7 kilometro iparraldera kokaturik zegoen.

Enkomi
Аlasia09.jpg
Enkomi hiriaren hondarrak
LekuaFamagusta
Koordenatuak35°09′43″N 33°52′59″E / 35.16200602°N 33.88318429°E / 35.16200602; 33.88318429Koordenatuak: 35°09′43″N 33°52′59″E / 35.16200602°N 33.88318429°E / 35.16200602; 33.88318429
Historia
SorreraK.a. XVI. mendea
UzteaK.a. XII. mendea
Kultura(k)Zipretarrak

1974an 800 biztanle greziar-zipretar zituen baina turkiarren inbasioaren ondoren hegoalderantz jo zuten, Larnakara, eta handik etorritako turkiar-zipretarrek populatu zuten. 2011ean 2.645 biztanle zituen[1].

HistoriaAldatu

Enkomi Brontze Aroan sortu zen, K.a. XVI. mendean eta K.a. XII. menderarte iraun zuen. Kobrean oinarrituriko merkatalgune garrantzitsua izan zen eta Siria kostaldeko Ugarit hiriarekin harreman sendoak zituen. Kobrea lurretik erauzi bakarrik ez, urtu ere Enkomin bertan egiten zen.

K.a. XIII. mendean greziarrak iritsi ziren eta Zipreko gainerako hiriak bezala Enkomi ere populatu egin zuten. Ordutik aurrera Zipre hegoaldeko beste hiri batzuekin lehiatu behar izan zuen. 1050. urtean lurrikara handi batek suntsitu egin zuen eta biztanleak kilometro bat hegoalderako dagoen Salaminara joan ziren. Salamina Zipreko hiri garrantzitsuena izatera iritsiko zen hurrengo mendeetan.

AlasiaAldatu

René Dussaud arkeologo frantsesak Enkomi antzinako testuetako Alasia zela frogatu zuen, izen bereko erreinuaren hiriburua[2]. Alasia Amarnako eskutitzetan eta Hititen hainbat idazkitan agertzen da.

ArkeologiaAldatu

 
Enkomi hiriaren planoa:
1. Brontzeen etxea
2. Dorredun harresia
3. Zutabedun etxea
4. 18 lurperatze dituen eraikina
5. Jainko adardunaren santutegia
6. Brontzedun eraikina
7. Kobrea ekoizteko tokia
8. Hegoaldeko ateko dorrea
9. Iparraldeko atea

Hiriaren mailakAldatu

Enkomiren estratigrafia konplexua bada ere lau maila bereizten dira[3]:

  • A maila: Ama arrokaren gainean dagoen aurreneko estratu pobrea da.
  • I A eta B mailak: Brontze Aroaren amaierakoak dira eta gotorlekuak birritan suntsitu zirela erakusten dute.
  • II A eta B mailak: K.a. XIV. eta XIII. mendeak hartzen dituzte eta amaieran suntsiketa masiboa izan zela ikusten da, K.a. 1220. urtearen inguruan.
  • III A, B eta C mailak: Mizenastarrak ziren hiriko biztanleak eta hainbat gertakari erakusten ditu, Eraso bortitz bat (Itsasoko herriei lotua ziurrenik), ondoren garapen kulturala, K.a. 1125 inguruan suntsiketa handi bat eta azkenik mizenastarren populazio jeitsiera bat.

Indusketa arkeologikoakAldatu

1894-1896 artean A. S. Murray gidatu zituen aurreneko indusketak British Museumaren izenean.

1930. hamarkadan Claude F. A. Schaeffer arkeologoak frantziar espedizioo baten bidez eta Porphyrios Dikaiosek Zipreko Antigoaleko Departamenduarentzako indusketa lanak burutu zituzten[3].

AurkikuntzakAldatu

Hainbat aurkikuntza aipagarri egin zituzten, aipagarrienak "jainko adarduna", "lingoteko jainkoa" eta zilarrezko kopa bat dira.

  • "Jainko adarduna": Enkomiko santutegi batean aurkituriko gizonezko jainko baten estatuatxoa da, K.a. XIII-XII. mende ingurukoa. Ezaugarri aipagarriena zezenaren itxurako adarrak dituen kaskoa da. Aurpegiak greziarren eragina badu ere besoen posizioak Ekialde Hurbileko trazak ematen dizkio[4].
  • "Lingoteko jainkoa": Beste santutegi batean aurkituriko 35 cm-tako brontzezko estatuatxoa da. Kono itxurako kaskoa du eta honek ere bi adar ditu. Ezkerreko eskuan lantza bat du eta eskumakoan ezkutua. Hankak ere grebaz babestuak ditu. Ekaitzaren jainkoa dela ebatzi da.
  • "Enkomi kopa": Zilarrezko kopa bat da eta nielaturik egon zitekeela aipatu izan da baina hau ezbaian dago. Horrela balitz munduko nielaturik zaharrenetakoa litzateke[5].
  • Ehiza dekorazioa duen estutxea. Siriar gurdi batean doan Gorteko ertsona bat ikusten da bertan.
  • Lehoiak zezena erasotzen duen bolizko eszena.
  • Zezenaren buruaren itxurako belarritakoak.
  • Buztinezko hainbat tablatxo.
  • Keramika mizenastarra.
  • Urrezko katilu erdi esferikoak.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. «PRIO» www.prio-cyprus-displacement.net (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).
  2. Claude F.A. Schaeffer. (1952). Enkomi-Alasia: Nouvelles missions en Chypre. Paris.
  3. a b Enkomi Excavations 1948–1958. .
  4. Pierre Demargne. (1964). Naissance de l'art grec. Librairie Gallimard, París.
  5. (Ingelesez) «Enkomi Bowl» therosettelady 2015-05-08 (Noiz kontsultatua: 2020-11-28).

Kanpo estekakAldatu