Engómez sendia Donostiako (Gipuzkoa) historian garrantzi handiko merkatari familia bat izan zen. Probestu kargua haien esku egon zen zenbait mendez, 1351tik.[1] Probestua hiriko agintari nagusia zen; beste goi kargu batzuen artean, berak zuen botere betearazlea eta botere judiziala, erregearen ordezkaritzat. Engómeztarren dorretxea, harrizkoa, herriaren garrantzitsuenetariko bat izan zen.[2] Engómeztarrek gaskoi jatorria zuten. Donostian, bestetik, lur eremu eta etxe askoren jabeak izan ziren bai herri bilduan baita ere inguruan, esaterako Uba mendian (Loiolan).[3] Haien etxe nagusiaren aztarnak Embeltran kalean eta Narrika kalean agertu dira; baliteke bi kale horien izenak familia honekin loturarik izatea.[4]

Familiakide batzuk

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu